Jacques Nompar de Caumont
Jacques Nompar de Caumont (Périgord, 1558ko urriaren 30a-Paris, 1652ko maiatzaren 10a), La Forceko dukea, frantziar noble eta militarra izan zen, Erlijio Gerren garaian higanoten alde egin zuena.
Jacques Nompar de Caumont | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1558ko urriaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Château de La Force (en) ![]() |
Familia | |
Aita | François de Caumont, Seigneur de Castelnau |
Ama | Philippe de Beaupoil, Dame de La Force, d'Aynet, de Montboyer |
Ezkontidea(k) | Charlotte de Gontaut (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Frantziako mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Erlijio Gerrak Siege of Rouen (en) ![]() Siege of La Mota (en) ![]() Hogeita Hamar Urteko Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
San Bartolome gaueko sarraskian doi-doi bizirik atera ondoren,[1] Henrike III.arekin bat egin zuen. 1588an Périgordeko gobernadore bilakatu zen[2] eta 1590 eta 1592 artean, Paris, Chartres eta Rouengo setioetan parte hartu zuen. 1593an erregeak Bearnoko eta Nafarroako Erresumako teniente jeneral izendatu zuen. 1613ra arte karguan izan zen.
1621ean Higanoten matxinadetan parte hartu zuen eta Sainte-Foy errenditzearen truke Luis XIII.a Frantziakoak erresumako mariskal izendatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Jouanna, Arlette. (2007). La Saint-Barthélemy. in: Les journées qui ont fait la France. Paris: Gallimard, 407 or. ISBN 978-2070771028..
- ↑ (Frantsesez) Courcelles, Jean-Baptiste-Pierre Jullien de. (1822). Dictionnaire historique et biographique des généraux français. , 63 or..
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |