Jacopone da Todi
Jacopone da Todi, Jacobus de Benedictis ere deitua (Todi, 1230 – Collazzone, 1306ko abenduaren 25a), italiar poeta mistikoa izan zen.
Jacopone da Todi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacopo dei Benedetti |
Jaiotza | Todi, 1236 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Collazzone, 1306ko abenduaren 25a (69/70 urte) |
Hobiratze lekua | Umbria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, mistikoa, musikagilea, erlijiosoa, idazlea eta legelaria |
Santutegia | |
Abenduaren 25 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Ehun poema mistikotik gora idatzi zituen, indar handikoak eta oso bereziak. Stabat Mater dolorosa izeneko poema berak idatzi zuela uste da, baina ez da horren ziurtasunik.
Biografia
aldatuEmaztea hil zitzaion, eta 1278an frantziskotarren ordenan sartu zen; bizitza aszetikoa izan zuen ordutik. San Frantziskoren legeak zintzo-zintzo bete behar zirela zeritzon eta Bonifazio VIII.aren eraberritzearen aurka agertu zen. Zurruntasun hori zela eta, espetxera eraman zuten eta 93 Laudi idatzi zituen bertan; oso biziak dira eta gertaera asko agertzen dituzte, garratzak, estasizkoak, eta abar.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopone da Todi |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.