Jackie Joyner

Jackie Joyner-Kersee» orritik birbideratua)

Jackie Joyner-Kersee (East St. Louis, Illinois, 1962ko martxoaren 3a) luzera jauzian eta heptatloiean espezializatutako estatubatuar atleta ohia da. Olinpiar Jokoetan sei domina irabazi zituen. 1988tik Heptatloiko munduko errekorraren jabea da, 7.291 punturekin.

Jackie Joyner

Bizitza
JaiotzaEast St. Louis (Illinois)1962ko martxoaren 3a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Bob Kersee (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEast St. Louis Lincoln High School (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1980 - 1985)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, atleta, luzera-jauzilaria, heptathlete (en) Itzuli eta kirolaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua66 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14314065 Olympic.org: jackie-joyner Edit the value on Wikidata

Sports Illustrated for Women aldizkariak XX. mendeko emakume atleta hoberen izendatu zuen, Babe Zahariasen aurretik.

Kirolari ibilbidea aldatu

Lehen urteak aldatu

Jackie oso familia apal batean hazi zen eta haurtzaro gogorra izan zuen, auzo gatazkatsu batean bizi baitzen. 11 urte zituela, gizon bat hil zuten etxearen ondoan. Handik urte batzuetara, bere aitonak amonaren bizitza amaitu zuen mozkortuta zegoela tiro eginda.

Zorteak hobera egin zuen UCLAko Unibertsitatera (Kalifornia) joateko beka bat lortu zuenean; han atletismoa egiten zuen eta saskibaloian ere aritzen zen.

Olinpiar Jokoak aldatu

18 urte besterik ez zituela, 1980ko Moskuko OlinpiarJokoetarako sailkapen-probetan parte hartu zuen, eta zortzigarrena amaitu zuen. 1982an Estatu Batuetako lehen txapelketa irabazi zuen.

1984an ezagune egin zen Los Angelesko Olinpliar Jokoetan zilarrezko domina lortu baitzuen heptatloiaren 6.385 puntuko lehiaketan, Glynis Nunn australiarrak bakarrik gaindituta. Gainera, bosgarren sailkatu zen luzera-jauzian.

Joko horietan, Al Joyner nebak urrezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean. Geroago, 1987an, Al Joyner Florence Griffith atleta famatuarekin ezkondu zen, eta Jackie eta Florence koinata bihurtu ziren. Jackie Joyner 1986an ezkondu zen Bob Kerseerekin, unibertsitateko UCLAko entrenatzaile izandakoarekin, eta Griffith ere entrenatzen zuen. Atletismoko klan familiar ezagunena osatu zuten.

Errekorrak eta dominak aldatu

1986ko uztailean, Moskun egindako Goodwill Games sarien lehen edizioan, heptatloian 7.000 puntuko muga gainditzen zuen lehen emakume bihurtu zen. 7.148 punturekin proba honetan zuen mundukok lau errokorretatik zuen lehena gainditu zuen.

Handik hilabetera, berriro gainditu zuen marka hori Houstonen (Texas), 7.161 punturekin.

1987an urrezko lehen dominak lortu zituen lehiaketa handi batean, Erromako Munduko Txapelketan. Han, bai heptatloian (7.128 puntu) bai luzera-jauzian (7,36 m) irabazi zuen. Gainera, urte bereko abuztuaren 13an, 7,45 metroko jauzia egin zuen Indianapolisko Joko Panamerikarretan, munduko errekor berri bat ezarriz eta Heike Drechsler alemaniarrak zeukana gaindituz.

1988an, Indianapolisko Seulgo Olinpiar Jokoetarako sailkapen-probetan, Jackiek berriro hautsi zuen heptatloiaren munduko errekorra: 7.215 puntu.

1988ko Seulgo Olinpiar Jokoak izan ziren haren kirol-ibilbideko gertaera garrantzitsuena. Han egin zuen bere bizitzako heptatloirik onena, 7.291 punturekin. Gaur egun ere, munduko errekorra da. Aditu askok uste dute ia ezinezkoa dela marka hori gainditzea.

Seulen 7,40 m-ko luzera-jauzian ere urrezko domina lortu zuen, Heike Drechsler alemaniarra eta Galina Chistyakova errusiarra gaindituz. Galina Chistyakova jokoen aurretik munduko gainmarkista berria zen, 7,52 m markarekin.

Joko horiek Jackie Joyner eta Florence Griffith koinata AEBetako atletismoko idolo bihurtu zituzten. Bestalde, Florenceren gaineko dopin-susmoak zipriztindu egin zuten Jackie Joyner.

Jackiek 1989ko urte postolinpikoa librea hartu zuen, eta 1990ean agertu zen berriro. Seattleko Goodwill Games jokoen bigarren edizioan, 6.783 punturekin irabazi zituen heptatloian.

1991ko Tokioko Munduko Txapelketetan, luzera-jauziko urrezko domina irabazi zuen 7,32 m-rekin, eta Erroman lau urte lehenago eskuratutako titulua berretsi zuen. Hala ere, heptatloiaren proban lesio bat izan zuen 200 metroko lasterketan, eta proba bertan behera uztera behartu zuen.

Hala eta guztiz ere, 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan heptatloiko faboritoa izan zen, eta 1988tik lehen aldiz 7000 puntuko garaipena lortu zuen (7.044 puntu). Luzera-jauzian, ordea, norgehiagoka handiagoa zen, eta, azkenean, brontzezko domina eskuratu zuen 7,07 m-koa, Heike Drechsler alemanaren eta Inessa Kravets ukrainarraren atzetik.

1993an Stuttgarteko Munduko Txapelketetan, urrezko azken domina lortu zuen txapelketa handi batean, eta heptatloia 6.837 punturekin irabazi zuen. Proba horren munduko rankinga menderatuko zuen azken urtea ere izan zen, aurretik hori zortzi denboralditan egin zuen, 1985etik, urte sabatikoa izan ezik, 1989an).

1994an, 32 urterekin eta askok ia bukatutzat ematen zutenean, 7,49 m jauzi egin zuen New Yorken, bere bizitzako markarik onena luzera-jauzian eta historiako bigarren onena. Bi hilabete geroago, Sestrier-en (Italia) berdintzea lortu zuen, baina oraingoan altuerak lagunduta.

Hala ere, hurrengo urtean, 1995eko Goteborgeko mundialetan ezin izan zuen seigarren postutik igaro 6,74 m-ko marka pobre batekin geratu zen..

Azken urteak aldatu

Atlantako 1996ko Olinpiar Jokoak izan ziren lehiaketa handien azken agurra. Arazo fisikoak izan arren, azken domina olinpikoa irabazteko helburua lortu zuen. Heptatloian parte hartu zuen, baina lehenengo proban, 100 m hesietan, lasterketaren erdian min handia hartu zuen koroan, eta erortzeko zorian egon zen. Larri zaurituta, lehiaketa bertan behera utzi behar izan zuen.

Ondoren, prestatzaileek ahal zuten guztia egin zuten indarberritzeko, luzera-jauzian lehia zezab, egun batzuk geroago. Bere borondate finkoari esker egin ahal izan zuen, eta finaleko sei jauziak egin zituen, bere bizitzako lehiaketarik zailenean. Azkenik, 7,00 metroko jauzia lortu zuen, eta brontzezko domina eta seigarren domina olinpikoa eskuratu zituen. Hala, domina olinpiko gehien irabazi zituen kirolari amerikarra izatera heldu zen.

Atlantako Jokoetatik aurrera noizean behin lehiatzen jarraitu zuen. Azken mundialetan, 1997ko Atenasekoaetan, bostgarrena amaitu zuen luzera-jauzian, 6,79 m-rekin.

Lehiari dagokionez, azken urtea 1998 izan zen, Uniondaleko (New York) heptatloi batean 6.502 puntu lortu zituenean, urte horretako munduko bigarren markarik onena.

Ibilbidean zehar, 100 m hesiko banakako probetan ere parte hartu zuen, luzera-jauziaren ondoko heptatloiko proba onenetako batean, nahiz eta inoiz ez zuen lortu finalista izatea lehiaketa handi batean. Adibidez, 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan 17.a izan zen proba honetan

Markak heptatloiaren munduko errekorrean aldatu

(Seúl, 1988ko irailaren 23 eta 24)

  • 100 m hesi - 12,69 s
  • Altuera-jauzia - 1,86 m
  • Pisu-jaurtiketa - 15,80 m
  • 200 m - 22,56 s
  • Luzera-jauzia - 7,27 m
  • Xabalina-jaurtiketa - 45,66 m
  • 800 m - 2:08,51
  • FINALA - 7.291 puntu

Lortutako sari nagusiak aldatu

Olinpiar Jokoak
Zilarra 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) Heptatloi
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) Heptatloi
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) Luzera jauzia
Urrea 1992ko Udako Olinpiar Jokoak (Bartzelona) Heptatloi
Brontzea 1992ko Udako Olinpiar Jokoak (Bartzelona) Luzera jauzia
Brontzea 1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta) Luzera jauzia
Munduko Atletismo Txapelketa
Urrea 1987ko Munduko Atletismo Txapelketa (Erroma) Heptatloi
Urrea 1987ko Munduko Atletismo Txapelketa (Erroma) Luzera jauzia
Urrea 1991ko Munduko Atletismo Txapelketa (Tokio) Luzera jauzia
Urrea 1993ko Munduko Atletismo Txapelketa (Stuttgart) Heptatloi

Markarik hoberenak aldatu

Hauek dira Jackie Joynerrek lortu zituen markarik hoberenak[1]:

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jackie Joyner