Jack Dempsey

William Harrison "Jack" Dempsey (Manassa, Colorado, 1895eko ekainaren 24a - New York, 1983ko maiatzaren 31) estatubatuar boxeolaria izan zen. 1919-1926 bitartean pisu astunetako munduko txapelduna izan zen[1].

Jack Dempsey
Jack Dempsey 3.jpg
Bizitza
JaiotzaManassa (Colorado)1895eko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1983ko maiatzaren 31 (87 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Estelle Taylor (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria, aktorea, zinema aktorea eta ofizierra
Pisua87 kilogramo
Altuera185 zentimetro

IMDB: nm0218727 TV.com: people/jack-dempsey IBDB: 84374
Find a Grave: 275 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Coloradoko Manassa izeneko herri mormoian jaio zen. Familia apalekoa zen, eta gaztaroan laborari, meatzari eta cowboy jardun behar izan zuen. Anaia zaharrarekin ikasi zuen boxeatzen. Lehenbiziko borrokaldiak Salt Lake Cityren inguruko meatze-herrietan egin zituen[1]. 1914 boxeolari profesional bilakatu zen[2]. 1919ko ekainaren 4an, pisu astunetako munduko txapela lortu zuen, Jason Willardi KOz irabazita. Titulua zazpi aldiz defendatu zuen; Georges Carpentier frantziarraren eta Luis Ángel Firpo argentinarraren aurkako borrokaldiak mitikoak izan ziren[2]. 1923-1926 bitartean ez zuen borrokarik egin egin, zinemagintzan lan egin zuelako. Azkenik, 1926ko irailaren 23an, Gene Tunneyk txapela kendu zion[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Jack Dempsey. biography.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-12).
  2. a b Jack Dempsey. biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Dempsey