Jacinta Ortiz

nekazaria eta poeta andaluziarra

Jacinta Ortiz Mesa (Huétor Tájar, Granada, 1939) nekazari eta poeta andaluziarra izan zen.

Jacinta Ortiz
Bizitza
Jaiotza1939 (84/85 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta poeta

Biografia aldatu

Jacinta Ortiz Mesak, La Tilli izenaz ezagunak, txikitatik sentitu zuen hitzekiko eta errimekiko zaletasuna. Soroan bakarrik lan egiten zuenean, bere olerkiak konposatu eta memorizatu egiten zituen, garaiko matxismoa zela eta, ezin izan baitzuen irakurtzen eta idazten ikasi.[1] Helduaron ostera, bere udalerriko Helduen Eskolan, ikasi zuen irakurtzen eta idazten.[2] Jubilatu ondoren eta septuagenarioa zela, maistra bat kontratatu zuen eta bere poemak eman zizkion, Dauro argitaletxeak argitaratu zituenak.[3]

La Campesina izeneko bere lehen liburuan, kontatzen du bere amak nola ekarri zuen mundura inoren laguntzarik gabe, eta ia bizitza osoa eman zuela lurra lantzen, abereak hazten eta bost seme-alaba zaintzen. La campesina y el marqués bigarren liburuan, kasualitatez ezagututako jaun markes batetaz maitemindu zela kontatzen du, eta harengandik nolako maitasun desengainu handia jaso zen. 2020an, 38 ipuinez osatutako bilduma bat argitaratu zuen, eta udalerriko ikastetxe guztiei oparitu zien, haurrek gelan irakur zitzaten.[4]

Bost seme-alaba izan zituen, eta 31 urterekin alargun geratu zen.

Lanak aldatu

  • La campesina (Dauro argitaletxea, 2013).[5]
  • La campesina y el marqués (Dauro argitaletxea, 2017).[6][7]
  • Cuentos y fábulas (Editorial Dauro argitaletxea, 2020).

Sariak eta aitorpenak aldatu

  • 2018 Huétor Tájar herriko Padre Manjón ikastetxeko bibliotekak 'Bibliotilli'. du izena.[8]
  • Huétor Tájar jaioterriko kale batek bere izena darama.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Donate, Severino. (2020-03-09). «Jacinta, la campesina poetisa que apenas sabe leer y escribir» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  2. (Gaztelaniaz) «'Yo tenía los poemas en mi memoria porque no sabia escribir'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Jacinta Ortiz, la campesina analfabeta que ha hecho realidad su sueño de poeta» La Vanguardia 2018-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Una agricultora que apenas sabe leer escribe cuentos para los escolares de su pueblo» Loja - Ideal 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  5. (Gaztelaniaz) Ortiz Mesa, Jacinta. (2013). La campesina. ISBN 978-84-15940-00-5. PMC 1103922714. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. (Gaztelaniaz) Ortiz Mesa, Jacinta. (2017). La campesina y el marqués. ISBN 978-84-947741-1-9. PMC 1107185282. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  7. (Gaztelaniaz) «'La Tilli' ya tiene su biblioteca» Loja - Ideal 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  8. «El colegio Padre Manjón de Huétor Tájar inaugura su ‘Bibliotilli’, dedicada a la escritora Jacinta Ortiz - Ayuntamiento Huétor Tájar» huetortajar.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).

Kanpo estekak aldatu