Jatorri deitura babestua

JDB» orritik birbideratua)

Jatorri deitura babestua (JDB) Europar Batasuneko sor-marka bat da, nekazal produktuak eta elikagaien kalitatea nabarmendu eta bermatzeko adierazgarria, bai eta eremu geografiko zehatz batean bakarrik ekoiztu eta lantzen delakoa ere.

Terminoa aldatu

Termino ugari erabiltzen dira euskaraz kontzeptu hau izendatzeko: jatorri-deitura, jatorrizko deitura, jatorrizko izendapena, sor-marka bera. Baina hedatuena jatorri deitura da. Horrela agertzen da Euskalterm[1] eta Nola erran hiztegietan, jatorri deitura duten produktu batzuen webguneetan[2][3], Euskolabel webgunean (azken gehigarrietan)[4], Eusko Jaurlaritzaren Euskadi webgunean[5] eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko adierazpen batean[6]

Ezaugarriak aldatu

Sor-marka honen araudia jaki jakin batzuei dagokie bakarrik, zeinen ezaugarriek harreman estua duten beraien jatorri geografikoarekin: janari hauen artean daude ardoak, gaztak, urdaiazpikoak, hestebeteak, olibak, fruituak, barazkiak eta are ogi bereziak.

Horrela, jaki hauek, hala nola gorgonzola, feta, xanpaina, idiazabal gazta edo Lodosako piperra, sor-marka izateko eskualde jakin batetik etorri behar dute eta era jakin batean ekoitziak izan. Adibidez, Roquefort gazta izandatua ahal izateko, gazta esne gordinarekin egin behar da, ardi arraza batekoa (Lacaune) eta ondua Roquefort-sur-Soulzon herriko gaztategietan, non Penicillium roqueforti lizunaren esporekin ereingo den.

Sor-marka sistema honek Europar Batasuneko sor-marka guztiak federatzeko asmoa izan du. Hauek dira estatuetako sor-marka zaharrak (zerrenda ez da osoa):

  • Jatorri deitura kontrolatua (Appellation d'origine contrôlée - AOC) Frantzian
  • Jatorri deitura (Denominación de origen - DO) Espainian
  • Protected Designation of Origin - PDO Erresuma Batuan
  • Denominazione di origine controllata- DOC Italian
  • Geschützte Ursprungsbezeichnung - g.U eta Qualitätswein bestimmter Anbaugebiete - QbA Alemanian
  • Districtus Austriae Controllatus - DAC Austrian
  • Denominação de Origem Controlada - DOC Portugalen

Jakiak aldatu

Euskal Herrian aldatu

Hauek dira Euskal Herrian dauden jatorri deiturak (EAE[7], Nafarroa Garaian[8] eta Lapurdi-Baxenafarroa-Zuberoan):

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm hiztegia
  2. Euskal Sagardoa jatorri deitura
  3. Idiazabal gazta jatorri deitura
  4. Euskolabel webguneko Euskal Sagardoaren atala
  5. Euskadi.eus sor-markei buruzko atala. Bertan termino ugari eta era nahastuan agertzen dira, baina erabiltzen den akronimo bakarra JD da, hots, deitura.
  6. EHAO, AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sail- buruarena, zeinaren bidez onartzen baita «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua, eta babes nazional iragankorra ematen. (2017ko abuztuaren 4a, 148-149 or)
  7. Eusko Jaurlaritza. Jatorrizko Izendapen Babestuak eta Indikazio Geografiko Babestuak. euskadi.eus.
  8. Navarra.es

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu