Ireki menu nagusia

Jânio Quadros

Jánio Quadros» orritik birbideratua)

BizitzaAldatu

Politikari gisa, Sao Pauloko estatuan hasi zen, populismoaren ildotik. São Paulo hiriko zinegotzia izan zen, alkatea ere bai (1953-1954), eta izen bereko estatuko gobernadorea (1955-1959). Alderdi politikoen egituraz baliatu zen, baina alderdi edo programa jakin batekin identifikatu gabe. São Paulon lan txukuna egin zuen administrazioan; gastuak murriztu zituen, eta kudeaketa eraginkorra egin zuen.

Juscelino Kubitschek lehendakariaren nahiaren aurka, zenbait alderdiren laguntza jaso zuen, eta gobernurako hautagaia Henrique Lott mariskala garaitu zuen 1960ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Lehendakari izendatu zutenez gero (1961), administrazio zuzenaren alde saiatu zen, eta inflazioaren aurkako politika bultzatu zuen. Kanpo-politikan, berriz, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra hotzaren erdian, neutrala izaten saiatu zen, Gamel Abdel Nasser egiptoarraren, Tito jugoslaviarraren eta Jawaharlal Nehru indiarraren ildotik. Beraz, ordu arte Brasilen ohitura izan zena hautsiz, beti Estatu Batuen esanetara egoteari utzi zion.

Aurreko gobernari gehienen oposizioari aurre egin ezinik, karguaren dimisioa eman zuen urte horretan bertan, abuztuan. 1964ko kolpe militarrak politikarako eskubideak ukatu ondoren, 1979ko amnistiarekin heldu zion ostera politikari, eta Sao Pauloko alkatea izan zen berriro, 1986tik 1989ra.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jânio Quadros