Izquierda Mirandesa
Siglak: IM
Buruzagia: Conchi Salazar
Sorrera: 1983
Ideologia: Independentista, euskal abertzalea eta sozialista.
Kokapen-politikoa: Ezkerra
Eremua: Miranda Ebro
Kolorea: -
Egoera: Aktiboa
Webgunea: -

Izquierda Mirandesa (Mirandako Ezkerra, euskaraz) Miranda Ebro (Burgos, Espainia) alderdi politiko ezkertiar eta abertzalea da. 1983an sortua, Miranda Ebro Araban eta Euskal Herrian sartzea defendatzen du.

Alderdi honek ezker abertzalearen ideiak defendatzen ditu. Udal hauteskundeetara aurkeztu izan da, baina inoiz ez du zinegotzi kargurik eskuratu. 2003ko udal hauteskundeetan aurkezteari uko egin zion, Alderdien Legearen ondorioz sortutako egoera salatzeko eta ezkerreko alderdien botoak ez banatzeko. Halaber, 2007an Araban erroldatutako mirandarrei Eusko Abertzale Ekintzari (EAE-ANV) bozkatzeko eskatu zien. Nahiz eta hauteskundeetara ez aurkeztu, bere jarduerari eusten dio eta presente dago hainbat borrokatan: Garoñako zentral nuklearraren aurka (urtero Ebroko jaitsieran parte hartzen du), Termiken aurka, memoria historikoaren alde, etab.

Hauteskunde emaitzak aldatu

Hauteskundeak
Bozak
%
Zinegotziak
1987ko ekaineko udal hauteskundeak 669 %3,73 -
1991ko maiatzeko udal hauteskundeak 426 %2,54 -
1995eko maiatzeko udal hauteskundeak 384 %1,99 -
1999ko ekaineko udal hauteskundeak 260 %1,46 -
2015eko maiatzeko udal hauteskundeak 903 %6,16 1

Kanpo estekak aldatu