Izotz eremu

Izotz zelai» orritik birbideratua)

Izotz-eremua hainbat izotz masa kontinentalei emandako izena da. Izotz-eremuak goi-ordoki harritsu zabalak dira, izotz-geruza batez estaliak. Izotz-eremuek bazterretan glaziarrak eta elurtegiak dituzte, kanal eta fiordoen bidez aintzira batera edo itsasora isurtzen direnak. Izotz-eremuak gehienbat poloetako eta Patagoniako guneetan kokatzen dira, eta hainbat elementu geografiko estaltzen dituzte, esaterako, lakuak edo mendikate handiak.

Grey glaziarra, Hego Patagoniako izotz eremua osatzen duenetariko bat, Argentina eta Txileren artean.
Grímsvötn lakua Vatnajökull glaziarrean, Islandian.
Penny izotz-geruza Baffin uhartean, Kanadan.

Geografoek "izotz-eremuei" buruz hitz egiten dute, izotzez eta elurrez estalitako eremua 50.000 km²-ko baino gutxiago denean, eta inlandsisa (edo "izotz-geruza") esaten dute, estalki glaziarra milioi bat km²-ko baino zabalagoa denean. 2010ko hamarkadan, oraindik bi inlandsis diraute: Antartikako izotz-geruza eta Groenlandiako izotz-geruza.

Ikerketa geologiko eta glaziologikoen arabera, izotz-eremuak azken glaziazioan sortutako tamaina askoz handiagoko eremu glaziarren hondarrak lirateke. Izotz-eremu horietan edateko munduko ur-iturri nagusiak dira, beraz, balio estrategiko handia dute.

Izotz-eremuen drainatzeak glaziar hustubideak sortzen ditu, eta horiek izotz masa handien (izotz-eremuak edo izotz kontinentalak) barruan jatorria dute, izotz korrontearen itxura hartuz. Zentzu honetan adibide interesgarria da Humboldt glaziarrarena, Groenlandiako ipar-mendebaldean.

Izotz-eremu nabariak aldatu

Ia Antartika osoa izotz-eremu handi bat da, nahiz eta, han estalitako gainazal kontinentalaren tamainagatik, indlandsisa, izotz-oskola, kasko polarra edo izotz-geruza terminoa erabiltzen den. Hortik kanpo, izotz-eremu nagusiak hauek dira:

Columbia izotz-eremua (Alberta, Kanada), 325 km²-rekin. aldatu

Kanpo estekak aldatu