Ireki menu nagusia

Izenbururik gabe izeneko Andres Nagel-en eskultura, urte askotan jarri gabe egon eta gero, 1996tik dago kalean jarrita.[1] Hiru hanketako zaldi erraldoia da, gainean orekari bat duela. Biribilgunearen urbanizazioak eskulturari inguru naturala eskaini dio, pinu batzuen artean.

Izenbururik gabe (Nagel)
Izenbururikgabe Nagel.jpg
Jatorria
Sortzailea Andrés Nagel
Ezaugarriak
Materiala(k) brontzea
Genero artistikoa arte publikoa
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 31″ N, 2° 00′ 36″ W / 43.308666666667°N,2.0099166666667°W / 43.308666666667; -2.0099166666667Koordenatuak: 43° 18′ 31″ N, 2° 00′ 36″ W / 43.308666666667°N,2.0099166666667°W / 43.308666666667; -2.0099166666667
Pinuen artean hiru hanketako zaldia dago.

Eskultura, bost metroko alturakoa, brontzez eginda dago eta artistari Donostiako Udalak egindako enkargua izan zen. Kutsu mitologikoa du eta, horregatik, horrelako paisaia egokitu zuten haren inguruan, zaldia pinazi-pinu baso baten erdian, graminea larre batez inguratuta, hau da, ekosistema bat egokituz.[2] Lehenengo urteetan lainoa sortzeko sistema zuen baina, arriskutsua zela eta, kendu egin zen. Proiektua Iñigo Segurola eta Juan Iriarte arkitektoek egin zuten.

ErreferentziakAldatu

 
Biribilgunea gauez.

Kanpo estekakAldatu