Izarrarteko bidaia

Izarrarteko bidai» orritik birbideratua)

Izarrarteko bidaia espazioan barna eskifaidun edota eskifairik gabeko izarren arteko bidai bat da. Gaurko egunez, zientzia-fikziozko kontzeptua da, praktikan izarrarteko bidaia planetarteko bidaia baina konplexuagoa baita, bidaia hauek gauzatu ahal izateko burutu behar diren argi-urte distantzia kopuru erraldoiak direla eta. Arrazoi berberarengatik, galaxiarteko bidaiak burutzea oraindik eta konplexuagoa da.

Indukzio bidez zizare zulo batera propultsatutako espaziontzi hipotetiko baten irudikapen artistikoa, 1994ko Miguel Alcubierren lan batean modu ez zuzenean oinarritua. Kreditua: NASA CD-98-76634, Les Bossinas

Izarrarteko bidaien egiantza zientzialari, zientzia-fikziozko idazle eta zaleen artean asko eztabaidatua izan da. Zentzu honetan, gaiari buruzko idazlan ugari argitaratu izan dira. Beharrezko bidai denbora bat eta ingenieritza lana emanik, eskifaia gabeko bidaiak eta belaunaldi bidaiak burutzea ahal dela dirudi, halere teknologia eta ekonomia aldetik gauzatzea oso zaila dirudien erronka osatzen dute, zehazkiago eskifaidun espazio zundak baldin badira. Azken urteetan NASA gai hau aztertzen egon da, eta hurbilketa teoria multzoa bildu du.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu