Geometrian, esan liteke izar-poliedroa ahurtasunezko ezaugarri errepikakorren bat daukan poliedro bat dela, izar itxura ematen diona. Izar-poligonoekin gertatzen den bezala, izar-poliedroak ez daude formalki definituta oraindik.

Bi izar-poliedro mota daude:

  1. modu errepikakorrean autoebakitzen diren poliedroak
  2. poliedro ahur berezi batzuk, zati ganbilak eta ahurrak edo zeladura-puntuak modu errepikakorrean txandakatzen dituztenak

Izar-poliedro hauek aztertu dituzte gehien: izar-poliedro erregularrak, izar-poliedro uniformeak, eta azken horien dualak. Poliedro horiek guztiak lehen motakoak dira.

Izar-poliedro erregularrak aldatu

Izar-poliedro erregularrak lehen motakoak dira. Kepler-Poinsot-en solidoak izena dute, eta hauek dira:

Dodekaedro handia Izar-dodekaedro txikia Izar-dodekaedro handia Ikosaedro handia
       

Izar-poliedro uniformeak eta haien poliedro dualak aldatu

Izar-poliedro uniformeak asko dira; besteak beste, prismak, antiprismak eta haien dualak (infinitu dira sail bakoitzekoak).

Abibide batzuk aldatu

Poliedro uniformea Poliedro duala
 
Prisma pentagramikoa
 
Bipiramide pentagramikoa
 
Dodezikosaedro handia
 
Dodezikosakroi handia

Izar-politopoak aldatu

Autoebakitzen diren zenbanahi dimentsioko politopoak izar-politopoak deitzen dira.

Definizioz, n dimentsioko politopo erregularra izar-politopoa da n–1 dimentsioko hiperaurpegi guztiak izar-politopoak badira, edo haren erpin-irudia izar-politopo bat bada.

Lau dimentsiotan, izar-polikoro erregularrak hamar dira, eta Schläfli-Hess-en polikoroak deritze.

Adibide bat: 120 gelaxkako izar-polikoro nagusi handia

 

Ez dago izar-politoporik 4 dimentsiotan baino gehiagotan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu