Itziar Agirre
Gipuzkoako politikaria
Miren Itziar Agirre Berriotxoa (Urretxu, 1975), 2013tik Lakuako ogasunaren esparruan lan egiten du; lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa, eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa. Itziar Agirre sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu gisa, foru erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.[1]
Itziar Agirre | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Urretxu, 1975 (49/50 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Kidetza | Gipuzkoako Foru Aldundia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Ibilbidea
aldatuDeustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, enpresa pribatuan lan egin zuen Lakuan sartu aurretik, 1999tik 2003ra Manufacturas Oria enpresako administrazio-lanetan aritu zen, eta abokatu aholkulari gisa aritu zen Elkarlan 2013ra arte. Gainera, EAJko zinegotzia da Urretxuko Udalean 2003tik, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen 2007-2013 legegintzaldian.[2]