Great Expectations

Itxaropen handiak» orritik birbideratua)

Great Expectations, euskaraz: «Itxaropen handiak», Charles Dickens britainiar idazlearen eleberri bat da. 1860ko abenduaren 1ean Dickens berak sortutako All the Year Round aldizkarian argitaratua izan zen.D

Great Expectations
Jatorria
Egilea(k)Charles Dickens
Sorrera-urtea1860
Argitaratze-data1861
IzenburuaGreat Expectations
Jatorrizko herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eta Erresuma Batua
ArgitaletxeaChapman and Hall (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaUmore beltza eta Bildungsromana
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
BildumaCharles Dickensen Museoa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres eta Kent
Argumentu nagusiazurtza
kronologia
A Tale of Two Cities Great Expectations Our Mutual Friend (en) Itzuli

Dickensen eleberri nagusi eta sofistikatuenetako bat bezala jotzen da, bai eta ezagunetakoa ere. Antzezlan edo film bezala 250 aldiz egokitua izan da.

Argumentua aldatu

XIX. mendearen erdialdea, Ingalaterra, Kent. Philip "Pip" Pirrip umezurtza gazte eta beldurtia bere arreba eta koinatarekin bizimodu oso apala darama, koinata errementari lantegian lagunduz. Baina ezusteko ongile ezezagun batek Pipi laguntza eman eta bere bizitzaren patua aldatu eta zaldun bilakatzeko aukera izango du. Bitartean, bizipen ugari biziko ditu, benetako adiskidetasuna eta zintzotasuna diruak eros ez ditzakeela jabetuz.

Pertsonaiak aldatu

Pip eta bere senideak aldatu

  • Philip Pirrip, mutil gaztea, protagonista
  • Joe Gargery, Pipen koinata, Pipen aitaren papera betetzen du
  • Gargery andrea, ezkongabeko izenez Georgiana Maria Pirrip, Pipen arreba odolberoa
  • Pumblechook jauna, Jor Gargeryren osaba

Havisham andrea eta senideak aldatu

  • Havisham andrea, emakume ezkongabe aberatsa
  • Estella, Havisham andrearen alaba ordea eta neska gazte ederra
  • Matthew Pocket, Havisham andrearen lehengusua
  • Herbert Pocket, Matthew Pocketen semea, hasiera batean Pipekin borrokatu arren, bi mutilak lagun minak egingo dira
  • Camilla, Matthew Pocketen arrebetako bat eta Havisham andrearen senidea
  • Lehengusu Raymond, Havisham andrearen senidea, haren diruan bakarrik interesatua dago, Estellarekin ezkonduko da
  • Georgiana, Havisham andrearen senidea, haren diruan bakarrik interesatua dago
  • Sarah Pocket, Matthew Pocketen arrebetako bat eta Havisham andrearen senidea

Bestelakoak aldatu

  • Presoa, izenez Abel Magwitch, Pip ongi tratatu eta bere ezkutuko ongilea dela azalduko da
  • Hubble jaun-andreak, Pipen herrian bizi diren senar-emazteak
  • Wopsle jauna, Pipen herriko elizako idazkaria
  • Biddy, Wopslen bigarren lehengusua eta Pipen adineko mutikoa
  • Jaggers jauna, Londresko abokatu nabarmena
  • John Wemmick, Jaggers jaunaren idazkaria
  • Molly, Jaggers jaunaren neskamea
  • Clara Barley, neska oso txiroa
  • Skiffins andereñoa, Wemmicken etxeko noizbehinkako bisitaria, harekin ezkonduko da
  • Startop, Pipen ikaskidea

Antagonistak aldatu

  • Compeyson, presoa eta Abel Magwitchen etsai porrokatua
  • Arthur Havisham, Havisham andrearen anai orde gaztea
  • Dolge Orlick, kazetaria
  • Bentley Drummle, Pipen ikaskidea eta familia aberatseko mutil gazte inozoa