Itsasoko Piztia

2022ko filma

Itsasoko Piztia (ingelesez: The Sea Beast) 2022ko Chris Williams estatubatuar zinema zuzendariaren animaziozko filma da. Netflix streaming plataformak euskarara bikoiztutako lehen filma izan zen. Bilboko Mixer enpresa arduratu zen filma bikoizteaz.[1]

Itsasoko Piztia
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaThe Sea Beast
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, fantasiazko filma, film komikoa, family film (en) Itzuli eta haurrentzako filma
Iraupena119 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Chris Williams
Gidoigilea(k)Chris Williams
Ekoizpena
EkoizleaJed Schlanger (en) Itzuli
Chris Williams
[[Kategoria:Jed Schlanger (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaNetflix
Netflix Animation (en) Itzuli

[[Kategoria:Netflix Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaMark Mancina
Historia
Nominazioak

netflix.com…
IMDB: tt9288046 Filmaffinity: 201801 Rottentomatoes: m/the_sea_beast Metacritic: movie/the-sea-beast Netlix: 81018682Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

«Garai batean, itsasoko piztia izugarriek gure itsasertzak astintzen zituzten, eta inor ezin zitekeen salbu sentitu». Maisie Brumble neskatoa Crow kapitainaren ipuinak irakurtzen ari da. Badira, ordea, piztia horiei aurre egiten dieten eta piztiak harrapatzen saiatzen diren arrantzaleak. Horietako bat da Jacob Holland: haurra zela, itsasoko piztia baten erasoan galdu zuen familia, eta, geroztik, Crow kapitaina aita baten parekoa da harentzat. Brumble neskatoak piztien arrantzalea izan nahi du. Hala ziren bere gurasoak. Miretsi egiten du Holland. Errege-erreginek piztiarik beldurgarriena, Red Bluster, harrapa dezatela eskatu diete Crowi eta Hollandi. Brumble haien Inevitable itsasontzian sartuko da, ezkutuan.[1]

Bikoiztaileak aldatu

Pertsonaia Ingelesezko bikoiztailea Euskarazko bikoiztailea[2]
Jacob Holland Karl Urban Julen Agirrezabala
Maisie Brumble Zaris-Angel Hator Yannick Vergara
Captain Crow Jared Harris Eduardo Gorriño Vicandi
Sarah Sharpe Marianne Jean-Baptiste Maribel Legarreta
Admiral Hornagold (almirantea) Dan Stevens Jon Goirizelaia
Gwen Batterbie Kathy Burke Ana Lu Fernández
The King (erregea) Jim Carter Kepa Cueto
The Queen (erregina) Doon Mackichan Ana Lastagarai
Ms. Merino/Matron/Cart Driver Helen Sadler Ana Egileor

Erreferentziak aldatu

  1. a b «'The Sea Beast' euskaraz, gaur» Berria 2022-07-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. dubdb.fandom.com

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.