Itxaso Paia
Itxaso Amaia Payá Ruiz (Algorta, Getxo, 1988ko azaroaren 19a[1]) bertsolari, bertso-irakasle, gidoilari eta aktore bizkaitarra da.
Itxaso Paia | |
---|---|
![]() (2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1988ko azaroaren 19a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Mari Carmen Ruiz |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, aktorea eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
Biografia
aldatuArte dramatiko eta ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ditu. Bertsolari aritzeaz gain, bertso eskoletako irakasle ibili da, Algortako Bertsolari Eskolan, Ikastolen Elkartean eta Uribe Kostako hainbat eskolatan. Emon, Kupela eta Gibelurdinek musika taldeekin elkarlanean aritu izan da batzuetan letragile eta besteetan abeslari gisa.[2]
Antzezle gisa honako lanetan parte hartu du: Hainbat lan: 'Go!azen' (2009, Pausoka), 'TestiGU ginen' (2012, EHU), 'Zonbi eguna' (2015, Zinebi), 'Mari eta gaileta fabrika' (2018, Eidabe), 'Nor da Maurizia' (2022, Zelako Kultur Ideiak),[3] azken honetan (Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearen inguruko lana) gidoilari gisa ere bai.[4]
2023an eMcumeak, umorea eta kritika uztartzen dituen antzezlana jarri zuen martxan Maria Riverorekin batera.[5][6]
Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Itxaso Paia Ruiz» albe.eus (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Itxaso Paia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruiz, Payá. «Payá Ruiz» Pikara Magazine (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Maurizia pandero-jolea erreferente bihurtzen ari da. Baina ba al dakite gaztetxoek nor zen?. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-10-11). «Maria Rivero eta Itxaso Payá, 'eMcumeak' ikuskizunaren egileak: «Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik»» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2023-11-29).
- ↑ «Ofizioko bizipenak, umorez» Berria 2023-11-24 (kontsulta data: 2023-11-29).