Ireki menu nagusia

Itsaso Gorria

Itsaso Gorri» orritik birbideratua)

Itsaso Gorria[1] Indiako ozeanoko golko bat da, Afrikako ipar-ekialdea eta Arabiako penintsula bereizten dituena. Luze-meharra da: 2.250 kilometro luze eta 355 kilometro zabal. Hegoaldetik Adengo golkoarekin lotzen da, Bab el-Mandeb itsasarte estuaren bitartez; iparraldean, berriz, bi adar ditu: Suezko eta Akabako golkoak. Oso ur gaziak ditu; uharte txiki asko daude, eta koralezko harkaitz arriskutsuak. Mediterraneotik Suezko kanalean zehar Indiako ozeanora doan itsasbideko zati nagusietakoa da.

Itsaso Gorria
Red Sea topographic map-en.jpg
Ozeanoa Indiako ozeanoa
Kontinentea Afrika eta Asia
Koordenatuak 22° N, 38° E / 22°N,38°E / 22; 38Koordenatuak: 22° N, 38° E / 22°N,38°E / 22; 38
Azalera 438.000 km²
Luzera 2.250 km
Zabalera 355 km
Sakonera batez bestekoa: 490 m
handiena: 2.211 m

Inguruko herrialdeakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu