Ireki menu nagusia
Itsas Lehoi Operazioa.

Itsas Lehoi Operazioa (alemanez: Unternehmen Seelöwe), Alemania naziak Ingalaterra inbaditzeko planaren gako-hitza izan zen. Planaren helburua Alemaniako armadak Mantxako kanala gurutzatzea izan zen 13 infanteria-dibisiorekin, hasteko; jarraian, 6 Panzer dibisiorekin eta 3 motorizaturekin, eta ondoren, beste 17 infanteria-dibisiorekin. Inbasioa gauzatzeko, airez erabateko nagusitasuna izan behar zuten; Goeringek baieztatu zuen RAF (Royal Air Force) aire-indarra erraz suntsitu zitekeela.

Planarekin bat etorrita, 1940ko uztailean, Luftwaffe merkantzia-ontzien konboiak eta portu-instalazioak bonbardatzen hasi zen sistematikoki. Abuztuaren amaiera aldera, Luftwafferen helburu nagusia aerodromo nagusiak bonbardatzea eta RAf suntsitzea izan zen.

Aireko guda hori (Ingalaterrako gudua deitua) 1940ko irailaren 15ean amaitu zen. Luftwafferenaren estrategiak porrota izan zuten erasoan. Besteak beste, erasoen lehenengo hilabeteetan alemanek hegazkinak detektatzeko radarrei buruz ezer ez zekitenez, ez zuten haien aurka jo. Horren ondorioz britaniarrek lehenagotik zekiten alemaniar aire-gudarostearen erasoa nondik eta noiz izango zen. Gudu honen hondamendiaren ondoren Luftwaffea indarrik gabe geratu zen eta atsedena hartu behar izan zuen.

Irailaren 15a baino egun batzuk geroago, Hitlerrek eten egin zuen Itsas Lehoi Operazioa "etorkizunean berriro ere operazioa ekiteko agindu arte". Berak esan zuen bezela: "Pistolan bala bat daukat eta ezin dut alferrik gastatu. Bala hori dudan bitartean boteretsua izango naiz".