Izturi­tzeko al­txor higigarria

Isturi­tzeko al­txor higigarria» orritik birbideratua)

Izturitzeko altxor higigarria Izturi­tzeko harpeko aur­kikun­tzak taldekatzeko erabiltzen den izena da. Euskal Paleolitoko arte higigarriaren aztarnategian azaldutakoak, itzal handiko eta enblematikoenak dira, eta europarren mailan ospe­tsuenetarikoa. Bestalde, homogeneotasun gu­txienekoa dugu Euskal Herriko beste aztarnategiekin.

Izturi­tzeko al­txor higigarria
Jatorria
Ezaugarriak

Duela mende bat baino gehiago aur­kitua da, 1885ean, Nafarroa Behereko Izturi­tze eta Arberoako San Martinen tartean. Indusketa nagusiak Emmanuel Passemardek egin zituen 1913tik 1922ra bitartean, eta 1928tik 1956ra, berriz, Saint‑Périer konde-kondesaren eskutik. Zori­txarrez, materialak oso sakabanatuak daude museo eta bilduma partikularretan; horietako batzuk baino ez dira ekarri Baionako Museora, eta ekarri direnak inola ere ez, esangura­tsuenak.

Izturi­tzeko aztarnategiak oso kultur maila garran­tziz­koen segidak ditu, musteriense mailetatik hasi eta erromatar Erdi Arora bitartekoak eta baita beranduagokoak ere. Horien artean, badira, Goi-Paleolitoko aldiko hamar maila gu­txienez, denak ere harrian eta hezurrean egini­ko ostilamendu ugari dutenak.[1]

Arte higikorreko lanetan, mailarik abera­tsenen artean Erdi Madeleine aldikoa nabarmen­tzen da, bai kopuruarengatik, bai adierazpenetan duten kalitatearengatik.

Ugaritasuna langaietan aldatu

Berauen barruan aipa di­tzagun, kontutan eduki beharrekoak baitira, lehendabizi, elur orein baten adarrean erliebe txikiz landutako haga­txo erdizir­kularrak, okerdurak eta lerromakurrak deskribatuz, estetika faktore modura, erritmoaren, paralelismoaren eta kontrastearen zen­tzu oso garatu bat adierazten dutenak. Breuilen ustez, objektu hauen eskematismo apaingarria, animalien (arrain eta oreinen) benetako adieraz­pen-garapenean az­ken zatia izan zen, hau da, dekorazio errealista baten degradaziozko ondorioekin, behin eta berriz errepika­turik gure­tzat esanahirik gabeko marra bilakatzen direnak.

Makilak izenekoak ere erliebe txikian landuak dira, eta hauen artean badira forma naturalak begiratu eta errepika­tzeko gaitasun deigarria erakusten duten grabatuak. Zulatu eta dekoraturiko makila guztien artetik nabarmen­tzen da erliebe txikian bikainki landutako bisonte burua daramana. Moldatuan dituen marraduragatik, Leroi‑Gourhanek adierazi du Niauxko kobazuloko marraz­kiekin baduela zerikusirik. Badira makila ba­tzuk zaldiak, elur‑oreinak eta arrainak grabaturik dituzten ere. Horietako ba­tzuk, azagaiak makilarekin lo­tzeko bitarteko pieza bezala erabiliko ziren.

Artelanetan hirugarren mota da animalia buruen silueta txapalena, zaldiena bereziki; animalia-espezie horren hioides hezurrean moztu eta grabaturikoak. Hioidesa oso hezur txapala da eta silueta horien egitura laua baldin­tza­tzen du. Zin­tzilika­tzeko zulo bat edo bi izan di­tzakete, tokiren batean zin­tzilikatu ala koka­tzeko ziur asko. Izturi­tzen elur‑orein, hartz eta izokinen siluetak ikus daitez­ke, halaber. Kobazulo honetako beste artelan mul­tzo bat, hezur, adar eta hareharrietan landutako animalien eskulturak osa­tzen dute. Sartaldeko Paleolitoko arte agerpenetan oso ugariak dira irudi txiki hauek, animalien adierazpenak dituztenak. Hala ere, ugariagoak dira Europa erdialde eta ekialdean. Sartaldeko esparrukoen barruan Izturi­tze gailen­tzen da, ezagunak diren gehienak kobazulo honetakoak baitira. Nabarienak dira, besteak beste, hartz baten irudi­txoa, lehoi batena eta bisonte batena.

Az­kenik, Izturi­tzetik aipa­tzekoak ditugu hezurrez­ko ala harriz­ko xaflak (beren egitura laua dela eta sarritan “espatulak” esaten zaienak), bisonte, elur‑orein, zaldi, ahuntz eta antropomorfo irudiz apainduak.

Uste guztien arabera, delako estatua­txo hauek, aurreko garaietan xafla modura grabaturikoak, ez ziren erabilgarriak, azagaiak eta arpoiekin gertatu ohi zen mailan, ezta norberaren apaingarriko zin­tzilikarioekin gerta­tzen zen moduan ere. Horrexegatik hartu izan dira erlijioz­ko artelantzat. Labar-artearen egituratan an­tzik handiena dutenak plaketak direlako egiten da, hain zuzen ere, baieztapen hau eta horiei ar­keologo guztiek esanahi erlijioso bat ematen diote.

Testuingurua espaziala eta artistikoa aldatu

Bestalde, espazioari dagokionean beste testuinguru batean kokatuta, Pirinio erdialdeko aztarnategi handiekin hobeto uztar­tzen da Izturi­tze Euskal Herriko sartaldeko besteekin baino. Kantauri erdialdeko eta sartaldeko –berriro adieraz­pen bikainak azaldu diren Santander eta Asturiaskoak– artearekin duen an­tzekotasuna halaber, askoz txikiagoa da Pirinioetako erdialdekoarekin baino. Beraz, “esan daiteke Paleolito garaian Pirinio erdialdean erlijioan eta artean garatu zen bizi­tza bikain honen sartalderan­zko ai­tzinamendua dela Izturi­tze, baina berezitasun batekin, oraingo honetan hedaduraren er­tzak beronen erdigunea gaindi­tzen duela”.[2]

Izturi­tzeko harpea, beraz, oso garran­tzitsua da Paleolito aldian, batez ere, Erdi‑Madeleine aldian. Artelanen aberastasun eta edertasunean dituen adieraz­penak, euskal Paleolito aldiko gainerako kobazuloekin aldera­tzean, nabarmen gailen­tzen dira, Oiar­tzungo Dorreko hezurra eta Ekaingo plaketaz aparte, gainerako euskal arte higikorra pobrea baita.

Arte higikorrak duen distiraren kontrastean, Izturi­tzeko aztarnategiak ez du Ekain, Al­txerri eta Santimamiñeko aztarnategiekin alderagarri zaion labar-arterik. Eta eran­tzun sinesgarri bat aur­ki­tzea zaila li­tzaiguke, Izturi­tzeko arte higikorraren kalitate bikainari dagokion kalitatea bera labar-artean zergatik ez zaion azal­tzen galdegingo bali­tzaigu. Ingura­tzen gaituen ezjakintasun bera azalduko litzaiguke, Santimamiñeko bisonteen egileek beren aztarnategiko konpresore eta plaketen artean alderagarria den ezer zergatik ez zuten utzi galdegingo bali­tzaiguke.

Jesus Altunak, Izturi­tzeko arte al­txor horri buruz, zera adierazten du, artearen perfekzio horrek berak Madeleine aldiko arte higikorraren “az­ken zatia” adierazten ote duen dirudiela: “K. a. 10.000 aldera artelanen dekorazioak Izturi­tzen halako dinamismo eta askatasuna iri­tsi izateak, abstrakturako garaien atarietan egotea esan nahi duela”. Antropologo ospe­tsuaren adieraz­pen hau guztiz garran­tziz­koa irudi­tzen zaigu, gure ustez, artearen historiaren beste garai ba­tzuetan ikus daitekeenarekin bat datorrena baita. Az­pimarra dezagun jada, beranduago jardun beharko baitugu gertakari horri buruz, euskal artearen garapen estilistikoari lo­tzen ga­tzaiz­kionean.

Erreferentziak aldatu

  1. Esparza San Juan, X.. (1995). La cueva de Isturitze. Su yacimiento y sus relaciones con la cornisa cantábrica durante el paleolítico Superior. Madril: UNED.
  2. Altuna, J.. (1982). «Haitzetako errealismoa» El arte vasco (Donostia: Erein).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu