Issyk-Kul
Issyk-Kul[1] (kirgizeraz: Ысык-Көл, ɯsɯqkœl ahoskatua; errusieraz: Иссык-Куль) Erdialdeko Asiako mendi-aintzira da, Tian Shan mendilerroaren ipar-ekialdean kokatuta, Kirgizistango ipar-ekialdean. Aintzirak 182 km luzera, 60 km zabalera eta 6.280 km² azalera ditu, munduko bigarren mendi-aintzirarik handiena izanda, Titicaca eta gero. Gazi txikiko aintzira da eta neguan izotz gabe dago, horregatik izenak laku beroa esan nahi du (txinera tradizionalez: 熱海, literalki itsaso beroa). Inguruko eskualderi izena ematen dio: Issyk-Kul probintzia.
Issyk-Kul | |
---|---|
Ысык-Көл (kg) Иссык-Куль (ru) | |
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.606 m |
Luzera | 182 km |
Zabalera | 60 km |
Azalera | 6.236 km² |
Sakonera | 668 m |
Bolumena | 1.738 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 25′ 00″ N, 77° 15′ 00″ E / 42.416666666667°N,77.25°EKoordenatuak: 42° 25′ 00″ N, 77° 15′ 00″ E / 42.416666666667°N,77.25°E |
Estatu burujabea | Kirgizistan |
Lurraldea |
Issyk-Kul Region (en) ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Betebidea |
ikusi
|
Hustubidea | lurruntzea |
Erresidentzia denbora | 305 a |
Arroaren azalera | 21.900 km² |
Nahiz eta 118 ibai baino gehiagok dute ahoa aintziran, nagusienak Djirgalan eta Tiup izanik, ur gehiena inguruko glaziareetatik datorkio.
Erdi Aroan, aintzira Zetaren bidean zegoen. Sobietar garaietan, iparraldeko ertza turismorako gunea bihurtu zen. Bertoko kondairak dio bere uretan lau itotako hiriak daudela, eta hala izan daiteke, ze 2007an, espedizio batek duela 2.500 urteko hiria aurkitu zuen.[2][3]
Eskualdeko herriakAldatu
Hauxek dira bere ertzetan dauden herriak, mendebaldetik hasita:
- Balikchi
- Koshkol'
- Tamchi
- Cholpon-Ata
- Karakol (probintziako hiriburua)
- Tiup
- Barskon
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aurkikuntzaren berria gaztelaniaz (2008/11/1)
- ↑ (Ingelesez) Aurkikuntzaren berria ingelesez (2007/12/27)