Issam Zahreddine
Issam Jad'aan Zahreddine, arabieraz: عصام جدعان زهر الدين, (Tarba, As-Suwayda, Siria, 1961eko irailaren 9a - Hawija Saqr, Deir ez-Zor, Siria, 2017ko urriaren 18), batzuetan Issam Zaher Eldin edo Issam Zaher al-Deen transkribatua, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala zen. Oso paper garrantzitsua jokatu zuen Siriako Gerra Zibilean, gobernuko tropak hainbat frontetan gidatuz. 2014tik 2017ra bitarteko Deir ez-Zorreko setioan inguratuta zeuden Siriako gobernuaren tropak zuzentzea izan zen bere eginkizunik nabarmenena. 2017ko urriaren 18an Siriako Al-Masdar albiste-agentziak Zahredinneren heriotzaren berri eman zuen. Berri-agentziaren arabera, Deir ez-Zorren Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen ari zela lurreko mina baten eztandak hil zuen.
Issam Zahreddine | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Al-Suwayda (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Deir ez-Zor, 2017ko urriaren 18a (56 urte) |
Heriotza modua | : Lehergailua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra |
Syrian Arab Army (en) ![]() |
Gradua | brigada-jeneral |
Parte hartutako gatazkak |
Siriako Gerra Zibila Deir ez-Zor offensive (2016) (en) ![]() Battle of Aleppo (en) ![]() Rif Dimashq Governorate campaign (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Drusoa |