Isoelektroniko

Balentzia-elektroi kopuru bera duten bi partikulaz esaten da

Isoeletroniko balentzia-elektroi kopuru bera duten bi atomo-multzoz esaten da[1].

Isoelektrikotasuna agertzen da bi edo molekula gehiago egitura bera (atomoen arteko loturak eta posizioak) eta eletroi-konfigurazio bera dutenean, baina desberdintzen dira elementu espezifiko batzuk egituraren kokaleku jakin batzuetan daudelako. Adibidez CO, NO+ eta N2 isoelektronikoak dira, CH3COCH3 eta CH3N=NCH3, ordea, ez[2]. Beste etsenplu bat, K+, Ca2+ eta Sc3+ katoiak eta Cl, S2− and P3− anioiak isolektrikoak dira Ar atomoarekin.

Kontzeptuak garrantzia du erlazio nabarmena duten espezieak identifikatzean (pareak edo serieak izan). Espero izatekoa da espezie isoelektronikoek erakustea beren propietateetan koherentzia eta aurreikuspengarritasuna; beraz, konposatu bat isoelektroniko gisa identifikatzeak ezaugarri eta erreakzio posibleen aztarnak eskaintzen ditu (atomoen elektronegatibotasunak eta antzeko propietateek erreaktibitateari eragin diezaiokete).

Karbono monoxidoa eta

nitrosonio ioia isoelektronikoak dira



Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - isoelectronic (I03276)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Kanpo estekak aldatu