Batzorde-teknikoakingelesez: Technical Committees, TCISO eratzen duten herrialde ezberdinetako aditu taldeak dira, zeinak arlo konkretuetako terminoak estandarizatzea helburu duten. Batzorde-tekniko bakoitzak esparru bateko terminoak hartzen ditu aztergai, eta horrela izendatzen dira: ISO/TC+ zenbakia. Zenbaki hori batzordearen antzinatasunaren arabera esleitzen da; beraz, sortu zen lehenengo TCa ISO/TC 1 da, hari metrikodun torlojuen inguruko terminoak estandarizatu zituena. Ordutik hona, batzorde-tekniko ugari eratu dira; azkena ISO/TC 312 da, zerbitzuaren bikaintasun arloaren terminologia estandarizatzen duena. Guztira 250 batzorde-tekniko inguru daude ISOn, baina kopuru horrek gora egingo du estandarizazioaren beharrak gora egiten duen heinean.

Arlo ugaritan dihardute ISO/TCak. Horien artean, aipagarriak diren batzuk elikadura eta nekazaritza, energia, osasuna, segurtasuna, material ez-metalikoak, zerbitzuak eta jasangarritasuna eta ingurumena dira.

ISO/TC bakoitzak hiru osagai aldagaitz ditu. Batetik, argitaratutako ISO estandar kopurua; batzorde-teknikoak bere jardunaren barruan egindako lana bermatzen duena, alegia. Bestetik, batzorde-teknikoan lan egiten duten partaideak. Horiek herrialde ezberdinetako estandarizazio-erakundeetako aditu taldeak dira, elkarlan internazionalean jarduten dutenak eta estandarizazio-prozesuaren muina direnak. Horrez gain, eta kontuan hartu behar den ISO/TCren azken osagaia, batzorde-gainbegirailea da. Hori, aditu taldeak bezala, estandarizazio-erakunde internazionalek osatzen dute, eta egindako lana aldi oro ikuskatzen dute. Guzti horrez gain, ISO/TC bakoitzak lehendakari bat izaten du, bai eta idazkaritzaren ardura duen ISO partaide bat.

TC-ak TMB-ak (Technical Management Board, Zuzendaritza Tekniko Mahaia bezala itzuli litekeena) kudeatzen ditu. 15 kidek osatua, ISOren estatutuen arabera TMBren betebehar nagusia TCen eraketa eta desegitea gainbegiratzea da, bai eta hauen jardunarentzako jarraibideak ematea. (ISO estatutuak).

ISO aldatu

Lehen azaldu bezala, ISO erakundeak ISO/TCak barnean hartzen ditu. ISO Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea (ingelesez: International Organization for Standardization; ISO greziarretik dator, berdin esan nahi duen isos hitzetik) gobernuz-kanpoko erakunde internazional eta independientea da, estandarizazioa jardun duena. Beraz, esan daiteke erakunde hau Hizkuntza Espezializatuaren araugile bat dela, terminoak efizientziaren izenean internazionalki estandarizatzen dituena.

ISO 1947. urteko otsailaren 23an eratu zen. Dena den, prozesua urte bat lehenago hasi zen:

1946. urtean 25 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Londreseko Ingenieritza Eskolan, industria arloan koordinazioa eta batasuna bultzatzeko helburuarekin; horretarako, eta lehen esan bezala, estandarizaziorako organizazio internazional bat sortu zuten: ISO. Gaur egun, 162 herrialde dira ISOn partaide, hauen artean hiru talde daudelarik, bakoitzaren influentziaren arabera: eskubide osoko kideak, kide-korrespontsalak eta kide-sinatzaileak. Horrez gain, estandarizazioan jarduten duten 788 talde tekniko daude. ISO 21868 estandar internazionalen egile izan da urteetan zehar eta enpresa-munduan eragin handia izan du horiei esker. Argitu beharra dago ISOn jarduten duten partaideek borondatez egiten dutela.

Estandarizazio-prozesua aldatu

Estandarizazio-prozesuan jarduten duen erakunde bakarra ez da ISO, baina eman beharreko pausoak , ñabardurekin, nahiko orokortuta daude. Lehenik eta behin, merkatuaren beharrak aztertu eta egin beharreko estandarizazio-lana zehazten da, ISOren kasuan botazio bidez. Gero proposamenak ematen dira batzordean estandarizazio-prozesuan emango diren pausoen inguruan. Ondoren behin betiko onarpena dator, batzorde-tekniko osoak, eta ISOren kasuan TMBak ere bai, egin behar duena. Azkenik, publikazioa egiten da, estandarra jendaurrean aurkeztu, eta partaideen artean egindako lana aztertzen da. ISO estandar baten garapenak batezbesteko hiru urteko iraupena du. (UNEren webgunea)

UNE aldatu

Espainiar estatuan ISOri lotuta dagoen estandarizazioa arautzen duen erakundeak UNE du izena (Una Norma Española), eta bere estandarizazio batzorde-teknikoek Comités Técnicos de Normalización (CTN). CNT hori AENORen parte da, Asociación Española de Normalización y Certificación, alegia. Beraz, ISO erakunde estandarizatzaile internazionala da, baina kide diren erakunde nazionalek osatzen dituzte batzorde-teknikoak.

ISOren helburu nagusia enpresa-munduan normalizazio terminologikoa lortzea da.

Normalizazio terminologikoa aldatu

Normalizazio terminologikoa estandarizazioaren arloan espezifikazio teknikoak sortzean datza, bai eta horiek enpresa-munduan eskuarki erabiliak izatean. Nahiz eta estandarren erabilera nahitaezkoa ez izan, enpresek erabili ohi dituzte haien produktuen eta jardueraren kalitatea bermatzeko. Beraz, ISOn jardutea borondatezko lana da eta haien estandarrak erabiltzea borondatezkoa da ere bai. Normalizazio terminologiko hori lortzeko arau terminologikoak erabiltzen dira.

Arau terminologikoak aldatu

Arau-terminologiko bat kontsensu baten emaitza da, interesdun guztien artean lortutakoa eta estandarizazio erakunde batek onartua. Espainiar Industria-Ministerioak, 21/1992 legearen 8.artikuluan, arau-terminologikoa horrela definitzen du: “Espezifikazio teknikoa, behin eta berriz ezartzekoa eta betetzea borondatezkoa dena; espezifikazio horrek jardun normatiboan diharduen erakunde batek onartua izan behar du.”

Arau guzti hauen eraketak hainbat arrazoi ditu: Enpresen jarduna optimizatzea, horrela kostuak jaitsiz . Aurrerapen teknologikoen inguruko ezaguera handitzea eta zabaltzea. Behar sozialen kontzientziazioa bultzatzea, hala nola ezinduen mugikortasuna.

Bibliografia aldatu

ISOren webgunea https://www.iso.org/about-us.html

ISOren Estatutuak https://www.iso.org/files/live/sites/isoorg/files/archive/pdf/en/statutes.pdf

AENOR-en webgunea http://www.aenor.es/aenor/aenor/historia/historia.asp#.Wet36Vu0M2x

UNEren azalpena ISOren webgunean https://www.iso.org/member/1717.html

AENORen arau definizioa http://www.aenor.es/aenor/normas/normas/quees_norma.asp#.Wet4Rlu0M2x

UNE arauen inguruan http://www.aenor.es/DescargasWeb/normas/normalizacion_UNE.pdf

ISO arauen bilatzailea https://web.archive.org/web/20171027025435/https://www.aenor.es/aenor/normas/iso/buscadoriso.asp#.Wet4lFu0M2x


Kanpo estekak aldatu