Ismihan Kaya Sultan

otomandar printzesa

Ismihan Kaya Sultan (otomandar turkieraz: سلطان ایا; Istanbul, Otomandar Inperioa, 1633Ibidem, 1659ko otsailaren 28a) otomandar printzesa izan zen, Murad IV.a sultanaren eta Ayşe Haseki Sultan bere ezkontidearen alaba. Garaiz aurretik hil zen erditzean izandako konplikazioen ondorioz. Evliya Çelebi bidaiari otomandar ospetsuak, bere Bidaia liburuan, kapitulu oso bat eskaini zion printzesari, haurdunalditik hil arte.[1][2][3][4]

Ismihan Kaya Sultan
valide sultan (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaIstanbul, 1633
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaOtomandar Inperioa1659ko otsailaren 28a (25/26 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaMurad IV.a
Ezkontidea(k)Melek Ahmed Pasha (en) Itzuli  (1644 -  1659)
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak

Bizitza

aldatu

Kaya 1633. urtearen bukaeran jaio zen Topkapi jauregian. Bere ama Ayşe Haseki Sultan izan zen, Murad IV.aren ezkontide nagusia. Ayşe Greziakoa zen.

Bere aita 1640an hil zen behar baino arinago, bere ama eta ahizparekin batera jauregi zaharrera joan behar izan zuelarik. Izan ere, Muraden gizonezko oinordeko guztiak adin txikian hil ziren, Ibrahim I.a Muraden anaia eroa sultan utzita. Sarritan bisitatzen zuen jauregia, eta Kösem Sultanen biloba kuttuna zen.

Ibilbidea

aldatu

Printzesen ezkontzek helburu politikoa izan ohi zuten eta Kaya ez zen salbuespena izan. 1641. urtearen erdialdean, Kayaren amak printzesaren amonari, Kösem Sultani, aurre egin zion, haren senarra zela eta. Emakumeak bere aliatu politikoetako bat nahi zuen, eta aipatzen da, gainera, bere alaba ez ezkontzeko saiakera desesperatu batean, Ayşek sultan berriaren laguntza eskatu zuela, eta azken horrek abusatzen ahalegindu zela. Itxuraz, haremeko eunukoek erreskatatu eta lagundu zioten Ayşeri. Ibrahimek emaztetzat hartzen saiatu zela ere esaten da.

Azkenean, Kösem izan zen garailea eta Kaya Sultan Melek Ahmed Paşarekin ezkondu zen 1644ko abuztuaren 19an; printzesak 11 urte baino ez zituen eta bere senarrak berrogeietaka zituen. Eztei-gauean, Kayak Melek Ahmed Paşa jo zuen daga batekin eta 7 urtez ukitzeari uko egin zion. Esan ohi da iragarle batek esan ziola hil egingo zela senarraren alabaren bat bazeukan. Azkenean, bere amona Kösem Sultanek bukaera eman zion horri eta biak ezkontza legea betetzera behartu zituen. Hala ere, Evliya Çelebik baieztatu zuen Melek Ahmed eta Kaya denborarekin hobeto moldatzen hasi zirela, eta aholkuz eta diruz ere laguntzen zuela. Kaya berehala izan zen haurdun, eta bi haur izan zituen, igarleak esandakoa une batez alde batera utzita; bere lehen alaba, Afife Fatma, 1652an jaio zen, eta 1727an hil. Bere bigarren umea, Abdullah, 1654an hil zen, behar baino lehenago jaio ondoren.

Kaya sasoi hartako printzesa aberatsenetakoa izan zen. 1647an, Ibrahimek bera eta izeba umiliatu zituen, eta haren emaztea, Telli Hümaşah Sultan, zerbitzatzera behartu zituen. Erreberentzian makurtu behar izan zuen, eta jofaina, xaboia eta ur-pitxerra mantendu behar izan zituen garbitu bitartean. Ongi zerbitzatu ez zituenez, Edirnen erbesteratu zituen, baina Kaya, hala ere, Istanbulen geratu zen bere senar, ama eta amonarekin.

Kayak bere senarraren karrera politikorako garrantzitsua zela erakutsi zuen. Berak, askotan, laguntza estrategiko eta finantzarioarekin laguntzen zion eta. Evliyak dinastiaren onberatasunaren eredu bikaintzat zeukan Kaya Sultan. Horrez gain, Kaya pertsona babesle, eskuzabal eta emakume oso elizkoi zela esaten da. Haren arabera:

"Bera ere oso azkarra eta arduratsua zen. Murad IV.aren benetako alaba zen, lehoi eme amorratua, eta ongilea beste printzesa guztientzat".

Heriotza

aldatu

1658an, Kaya berriro haurdun geratu zen eta 1659ko otsailaren bukaeran erditu zen. Melekek limosna ugari banatu zituen jaiotza ospatzeko. Baina plazenta gelditua zen, eta emaginek eta jauregiko neskame guztiek atera nahi izan zioten. Mantetan batu eta gogor astindu zuten, buruz behera zintzilikatu, ontzi bat laranjondo-lorezko urez eta eztiz bete eta barruan sartu... Evliyak esan zuen Kayaren oihuak jauregi osoan zehar entzuten zirela. Hiru egun eta hiru gau igaro ondoren, emaginek, etsita, eskuak eta besoak almendra-olioz igurtzi eta eskuz atera zioten.

Lau egunez torturatu ostean, 1659ko otsailaren 28an hil zen Kaya Sultan, guztiz odolustuta. Gero, Köprülü Mehmed Pasha bisirrak Kayaren aberastasun guztia konfiskatu zuen, Melek Ahmed eta bere alabak egon arren. Estatuak mailegu gisa hartzen zuen printzesen aberastasun handia. Senarra 1662an berriro ezkondu zen bere izeba Fatma Sultanekin, baina zoritxarreko ezkontza izan zela esaten da.

Kaya hil ostean, Melek hilkutxa gainera bota eta negar egin zuen kontrol barik. Bere heriotzaren ostean, bere ama Ayşe Haseki Sultan Edirnen erbesteratu zen Kayaren alaba jaioberriarekin, zeina hile batzuetara hil zen. Melek Ahmed eta Afife, bizirik gelditu zen alaba bakarra, sarritan joaten ziren bisitatzera. Gaur arte, Kayaren hainbat ondasun gordetzen dira Topkapi jauregian.

Bere ametsen interpretazioak

aldatu

Evliya Çelebiren liburuan esaten denez, Kayak amets arraroak izan zituen erditu baino hilabete arinago, eta Meleki eskatu zion amets horiek interpretatzeko. Kayak adierazi zuen amets horiek bere aitona Ahmed I.a sultanarekin lorategietan paseatzea barne hartzen zutela. Ametsaren bukaeran, Ahmedek bere eskua Kayaren aurpegiaren gainean pasatu zuen bedeinkazioz, baina eskua odolez estali zen berehala. Gero Kayak bere eskua pasatu zuen aurpegitik, eta bera ere odolez zikinduta zegoen. Hantxe esnatu zen printzesa, izututa. Melek Ahmedek Kayari agindu zion pobreei urrezko 1000 pieza emateko limosna gisa, 2000 bere barruko eta kanpoko aghetarako, baita 300 Evliya Celebirentzat eta 100 Evliyaren arrebarentzat ere. Kaya Sultanek esandakoa egin zuen, baina geroago, Melekek Evliyari jakinarazi zion Kaya Sultan erditzen zenean odolustu egingo zela hil arte.

Hasierako interpretazio hori egin eta gutxira, Kayak beste amets bat izan zuen Melekek interpretatzeko. Melek printzesa bere estresetik arintzen ahalegindu zen, esanez bere bigarren ametsa ez zela kezkatzeko arrazoia, baina Kayak Meleken aurpegian ikusia zuen bere interpretazioan zehar, eta bazekien ez zela ametsa behar bezala interpretatzen ari. Horren ondorioz, Kaya gero eta debozio handiagoz jokatzen hasi zen egunero, Meka eta Medinan dohaintza ugari eginez. Hortik jakin zen Kaya Sultan zela bere garaiko printzesa guztien artean aberatsena. Bere dohaintza izugarrien bidez eta bere ondasun guztiak bere seme-alabei eta berari eta Meleken zerbitzariei entregatuz frogatu zen hori. Bere linea bukatzen bazen, lur horietako diru sarrera guztiak Hiri Santuetara joan beharko zirela ere azpimarratu zuen.

Ondorengotza

aldatu

Seme bakarra izan zuela uste zen, baina Evliya Çelebiren liburuak izan zituen hiru seme-alabaren berri ematen du:

  • Afife Fatma Hanim Sultan (1652 — c.. 1727). Süleyman Paularekin ezkondu zen. Bere lehen ezkontzan, Mahmud Bey eta Ahmed Bey seme-alaben amaordea izan zen. Itxuraz, Afifek ezin zuen seme-alabarik izan. Oso emakume elizkoia zen, eta amaren karitatezko fundazioez arduratu zen helduarora heltzean. Şehzade meskitan lurperatu zuten;
  • Sultanzade Abdullah (1654 — 1654). Zazpi hilabete baino lehenago jaioa, egun bat baino gutxiago bizi izan zen. Santa Sofiako meskitan dago lurperatuta;
  • Fülane Hanim Sultan (1659ko otsailaren 24a — 1660) jaio eta lau egunera hil zen ama, Kaya. Jakina da amonarekin bizi izan zela Edirnen, eta ez aitarekin. 1661etik aurrera ez dago haren gaineko informaziorik, eta, hortaz, seguraski, hil egin zen handik hilabete gutxira. Santa Sofiako Meskitan lurperatuta dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Ismihan Kaya Sultan | PDF | imperio Otomano | Política del imperio otomano» Scribd (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  2. (Ingelesez) «Ismihan Kaya Sultan» Magnificent Century: Kosem Wikia (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  3. «About: Ismihan Kaya Sultan» es.dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  4. «About: Kaya Sultan» dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).

Kanpo estekak

aldatu