Islandiako sinbolo magikoak

Islandiako sinbolo magikoak (islandieraz galdrastafir) edo errunak Erdi Aroko Islandian garatu ziren balore edo eragin magikoak zituzten ikur hauek.[1]

HistoriaAldatu

XVIII. mende aurreko iturri idatzietan ez dira ikur hauek aurkitu baina garai bereko edo zaharragoak diren grimorioetan aurkitu izan dira.[2] Islandiako Aztikeriaren eta Sorginkeriaren Museoaren arabera garaiko islandarren ikur hauek eragin handia zuten. Garai horietan bizibide nekazaritza eta aurkako klimatologia nabarmenak zirne.

2006an Apostolos Syropoulosek horrelako ikur magiko ugari bildu zuen aipatutako museoan. Beraz, berreskuratzeko iturri desberdinak erabili izan dira. Emaitzak Fedora izeneko software-bildumaren datu-basean dago.[3]

Sinbolo magikoen taulaAldatu

Izena Deskribapena Irudia
Að fá stúlku Neska bat lortu.  
Ægishjálmur Beldurraren sorgintzea; beldurra eragiteko eta boterearen gehikeriaren aurka babesteko.  
Angurgapi Upelen hondoan grabatutakoa. Ez dago garbi zertarako.  
Brýnslustafir Geztera harrietan erabiltzeko.  
Draumstafir Bihotzaren gogo handiekin amets egiteko.  
Dreprún Etsaien abereak txikitzeko.[4]  
Feingur Ugalkortasunaren erritu batekin lotuta.  
Gapaldur Islandiako barne borrokoetan garaipena eskuratzeko zapatetan jartzen zen, eskuineko oinaren orpo azpian.  
Ginfaxi Gapaldur bezala baina ezkerreko oinaren behatzen azpian.  
Hólastafur Muinoak irekitzeko.  
Kaupaloki Merkataritzan eta elkartrukeetan prosperitatea izateko (XIX, mendeko eskuizkribu baten arabera).  
Lásabrjótur Zerraila giltzik gabe irekitzeko.  
Máladeilan Epaiketa bat irabazteko.[5]  
Nábrókarstafur Nabrók edo nekroprakak egiteko sinboloa. Praka horiek hildakoen azalez egiten ziren baina aurretik, bizirik zegoenean, horren erabilera erabiltzaileari onartu behar zion. Dirudienez neurririk gabeko diru kopuru handia ematen du.  
Óttastafur Beldurra eragin.  
Rosahringur minni Babeserako zirkulu txikiagoa.  
Smjörhnútur Gurinaren korapiloa, gurina era magikoaz lortu ez dela ziurtatzeko.  
Stafur gegn galdri Sorginkeriaren aurka.[6]  
Stafur til að vekja upp draug Mamuak eta espiritu gaiztoak deitzeko.  
Þjófastafur Lapurren aurka.[7]  
Tóustefna Azeriak uxatzeko.  
Varnarstafur Valdemars Valdemarreko babes-sinboloa; faboreak eta zoriontasuna handitzen du.  
Vatnahlífir Itsasoan itotzearen aurkako babesa.  
Vegvísir Eguraldi txarra egiten duenean jendea orientatzea.  
Veiðistafur Arrantzan zortea izan.  

ErreferentziakAldatu

  1. Stephen E. Flowers, Ph.D. (2016), Icelandic Magic: Practical Secrets of the Northern Grimoires, Inner Traditions / Bear & Co (ed.), ISBN 1620554062 3 or.
  2. http://www.galdrasyning.is/index.php?option=com_content&task=category&sectionid=5&id=18&Itemid=60 "Ikur magikoak"
  3. http://www.rpmfind.net/linux/rpm2html/search.php?query=icelandic-fonts Pack "Iturri islandarrak" pack rpmfind.net-en
  4. Stockholmeko Antikvarisk-Topografiska Arkivet XVII. mendeko harri errunikoan aurkitutakoa.
  5. XIX. mendeko eskuizkribu baten arabera, Reykjavikeko Unibertsitatearen Liburutegi Nazioanala.
  6. XIX. mendeko eskuizkibu baten arabera, en la Biblioteca Nacional de Reykjavíkeko Liburutegi Nazionala.
  7. XIX. mendeko testu mediko batean, Reykjavikeko [Arnamagnæan Codex]].

Kanpo estekakAldatu