Isabelle Ithurburu

kazetari frantziarra

Isabelle Ithurburu (Paue, 1983ko otsailaren 24a) frantziar kazetari eta telebista-aurkezlea da.

Isabelle Ithurburu

(2015)
Bizitza
JaiotzaPaue1983ko otsailaren 24a (41 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Gonzalo Quesada  (2010 -  2015)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Enplegatzailea(k)Infosport+ (en) Itzuli
TF1
Jasotako sariak

IMDB: nm5528536 Twitter: IsaIthurburu Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ama bigorratarra du, eta aita, dendaria lanbidez, euskal herritarra.[1] 2001ean Miss Paue-Biarno hautatu zuten. Nazioarteko merkataritza ikasketak egin zituen. 2009an Groupe Canal+ taldeko Infosport+ telebista-katean hasi zen lanean kirol saioak aurkezten: Sports Dimanche, L’Édition du Soir eta La Matinale Sport.2011ko Munduko Errugbi Txapelketan zehar Canal+ kateko Jour de Coupe du monde saioa aurkeztu zuen Éric Baylerekin.

2012ko otsailetik 2012-2013 denboraldiaren amaiera arte Canal+ kateko Samedi Sport saioa aurkeztu zuen, Darren Tulett aurkezlea beIN Sportsera joan ostean. Halaber, Des découders saioa aurkezten jarraitu zuen Infosport+ katean.

2012tik 2015era Jour de rugby aurkeztu zuen. 2015etik Canal Rugby Club saioa aurkezten du. Horrez gain, 2016ko irailaren 10etik Le Tube saioa aurkezten du Canal+ katean larunbatero.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Espitalier, Nicolas. (2013-01-08). «Isabelle Ithurburu, le sourire palois du rugby français» Sud Ouest (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).

Kanpo estekak aldatu