Isabelatxu ahozko euskal literaturako balada ezaguna da[1]. Bizkaierazko erromantze bat da.

Isabelatxu
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Historia aldatu

XVIII eta XIX mende artean sortua izan bide zen eta egilerik ez zaio ezagutzen. Jose Migel Larrabeitik jaso zituen hitzak 1985 urtean[2] eta Hiru Truku taldeak 1994ko bere diskan atera zuen abestia, Ruper Ordorikaren ahotsean[3].

Bertan kontatzen den istorioa itsasontziko maisu batek bahitu duen etxe oneko neska batena da eta honek maisuaren eskutan egotea baino bere buruaz beste egitea erabakitzen du. "Neska ontziratuaren balada" bezala ezagutzen dira Bizkai aldeko "Isabelatxu" eta iparraldeko "Brodatzen ari nintzen" erromantzea. Bietan oso antzekoa den istorioa kontatzen da, bertsio oso desberdinak badira ere[4].

Hitzak aldatu

Honako hitz hauek Soinuaren hotsa webgunetik ateratakoak dira[2].

Isabelatxu, Isabelatxu,
arren esan bat eidazu
atian dauen kantore orri
etor dila esaiozu.

Egun on asko euki dizule
ontziko maisu gaztia.
Alango asko ekar dizule
linde damatxu gaztia.

Aitek eta amak bialtzen neude
au kantatxuau ikastera.
Au kantatxuau ikis nai bozu
erdu neurekin bordera.

Eskerrik asko mile biderrez
ez dot olango usterik
aitek eta amak etxian neukie
neu ondo estimadarik.

Berbau aotik esan bazuan ze
sartu zioen kapapean.
Sartu zioen kapapean ta
eroen zuen bordera.

Lobedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
besteun legoa bidian.

Alan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia,
ordu atantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.

Eroan naizue, eroan naizue
aiten d'amaren errire.
Aiten d'amaren errire joaten
bosteun legoak bear dire.

Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.

Emon zioten saflea eta
sartu zeuen biotzean
ordu atantxe ilotzitu zen
linde damatxu gaztea.

Ene mutilak, lagunek onak.
Zer eingo'tsegu oneri?
Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu.
Linde damia zazpi astian
geurekin erabil daigun.

Ene mutilek, lagunek onak
zeringo'tsegu oneri?
Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri.

Erreferentziak aldatu

  1. Ahozko euskal literatura: BALADAK. (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  2. a b «Soinuaren hotsa - TRIKITI TESTUAK» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  3. Nuevos Medios. (2014-09-09). Hiru Truku - Isabelatxu. (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  4. «Ezaugarriak – Ahozko euskal literatura» ahozkoliteratura.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).

Kanpo estekak aldatu