Isabel Le Brun de Pinochet

Isabel Pinochet» orritik birbideratua)

Isabel Le Brun de Pinochet (San Felipe, Txile, 18451870eko ekainaren 25) hezkuntzaren aldeztailea izan zen, Txilen neskek hezkuntzarako sarbidea izatea ekarri zuena. Bere garaian, neskentzako bigarren hezkuntza mugatua zen, eta elizaren ikastetxeen bitartez soilik eskuragarri. Le Brunek bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatu bat inauguratu zuen, gero Liceo Isabel Le Brun de Pinochet izena izango zuena, Santiagon, 1875ean. Horrek estatuaren esku sexu bientzako hezkuntza-sistema bat eratzeko bidea ireki zuen.[1] Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskolak eman zituen. Ikastetxea lanean izan zen bigarren ikasturtearen bukaeran, 1876ko abenduaren 1ean, Txileko Unibertsitateko Onarpen Kontseiluari eskaera egin zion, batzorde bat izenda zezan bere ikastetxeko neska ikasleen azterketak baliozkotzeko.[2]

Isabel Le Brun de Pinochet

Bizitza
JaiotzaSan Felipe, 1845
Herrialdea Txile
HeriotzaTxile1930eko ekainaren 25a (84/85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Le Brunen eta beste emakume hezkuntza-aldeztaile baten (Antonia Tarrago) omenezko estatua, Samuel Román eskultoreak egina. Santiago hiriburuan dago.

Le Brunek egindako presioari eta kudeaketei esker, emakumezkoak goi mailako hezkuntzan sartzeko dekretua sinatu zuen Miguel Luis Amunátegui Hezkuntzako ministroak, 1877an.[2]

Le Brunen eta beste emakume hezkuntza-aldeztaile baten (Antonia Tarrago) omenezko estatua bat dago Santiagon, Samuel Román eskultoreak egina.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Women in Brazil & ChileÐ[Betiko hautsitako esteka], Babson College (Wellesley, Massachusetts). Powerpoint.
  2. a b (Ingelesez) Sánchez Manríquez, Karin. (2006). «The entry of chilean women in university and the changes in customs through law 1872-1877» Historia (Santiago) 2 (SE) ISSN 0717-7194. (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).