Iruñerriko Ibai Parkea

Iruñeriko Ibai Parkea (Argaren Ibai Parkea, Iruñeko Ibai Parkea, Eskualdeko Ibai Parkea edo Ibai Parkea, batzuetan) Iruñerriko parke eta bide berdea da. 33 kilometroko luzera du, Arga, Ultzama, Elortz eta Sadar ibaien ertzean, Pirinioetako haranen (Esteribar eta Ezkabarte) eta Argako ordokiaren (Oltza Zendea) artean.

Picto infobox map.png
Iruñerriko Ibai Parkea
ParquefluvialArga.jpg
Arga ibaia Uharte parean
Kokapena
Eskualdea Iruñerria,  Nafarroa
 Euskal Herria
Hasiera Irotz, Esteribar
Amaiera Aratzuri, Oltza Zendea
Deskribapena
Linea IRUÑEKO BIDEGORRIAK Logo.svg ARG
Mota Parke eta bidegorria
Irekiera 2001
Ezaugarri teknikoak
Luzera 11 km (2001)
Gehieneko abiadura 20 km/h (txirrindulariak)
Ustiapena
Egoera Irekia
Jabea Iruñerriko Mankomunitatea

2001ean inauguratu zen, Argaren Plan Integralari esker. Plan hori 1999 eta 2001 urteen artean sustatu zen, Arga ibaiaren ingurua Iruñerriko eremu hiritarrenetatik igarotzean berreskuratzeko.

60 zubi ditu, horietatik 56 Arga ibaiaren gainetik igarotzen dira, 12 Ultzama ibaiaren gainteik, 11 Sadar ibaiaren gainetik eta 5 Elortz ibaiaren gainetik.

IbilbideaAldatu

Bizikletaz eta oinez egin daiteke ibilbide osoa, eta zati askotan ibaiaren alde bietatik.

Hasieran Elortz eta Sadar ibaietako adarrak egiten ditu ekialdetik mendebaldera Aranguren, Zizur Nagusia, eta Oltza Zendea herrietatik igarotzen. Gero Barañainera helduta, eta Arga ibaian gora joanez gero, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa. Barañaindik hasita, Iruñea, Burlata, eta Atarrabiaraino doa. Eta gero Atarrabiako San Andres Errotan bi adarretan banatzen da, Arga ibaiarekin berarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino.

ZubiakAldatu

Ibai Parkeak 72 zubi ditu, lau ibaietan zehar banatuta. Zubi gehienak oinzubiak dira, hau da, eraiki berriak. Hala ere, oraindik antzinako zubi asko daude, Iturgaitz edo Dona Grazia kasu.

 

Iruñerriko Ibai Parkeko zubi eta oinzubiak
Arga
Iturgaitz Zabaldika Zabaldika Olloki Uharte Ugalaldea Zokoa Ugarrandia Artandiburua Martiket Dorraburu Dorraburu Atarrabia Areta Burlata Beloso Beloso Magdalena Oinzubiak Magdalena Txantrea
Alemanes Done Petri Done Petri Vergel Arrotxapea Plazaola Oblatuak Dona Grazia Lauhaize Hodiak Sanduzelai Sanduzelai Milutze Milutze Landaben Barañain Ardoi Zubiandia Zubiandia Aratzuri
Ultzama
Sorauren Sorauren Eusa Azotz Orikain N-121 Arre Arre Trinitate Ultzama San Andres
Elortz
Arostegi Etxabakoitz Urdanotz Morea Ardoi
Sadar
Ugaldeta Arrosadia Unibertsitatea Sadar Gurutze Berdea Azpilagaña Nafarroa Otsandazubia Comedores Azellalanda Azellalanda

GaleriaAldatu

Formalki ez da bide berdeaAldatu

Formalki hitz egiten, ezin da esan Iruñerriko parkekoa bide berdea denik. Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan, eta legalki estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]

Ibai parke honetatik ez da inoiz trenbiderik joan. Beraz formalki ezin da esan “Vía verde” bat dela, nahiz eta oinezko eta zikloetarako bidea izan, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu