Iruñeko kanpaina
Iruñeko kanpaina izena eman zaio 924an banukasitar musulman gudarosteek Iruñeko erresumaren aurka egindako kanpaina militarrari, Iruñearen arpilatzearekin amaitu zena[1].
Iruñeko kanpaina | |||
---|---|---|---|
Data | 924ko uztailaren 10 - abuztuaren 1 | ||
Lekua | Iruñeko erresuma | ||
Emaitza | Hainbat arpilatze | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Testuingurua
aldatuEneko Arista hil zenean, bere seme Gartzia Enekoitz bere ahaide musulmanengandik aldendu zen, asturiarrekin harremanetan jarriz. Aliantza aldaketa honen emaitza, Clavijoko gudua izan zen (858), non nafar eta asturiarren aliantzak, azken hauek, Ordoño I.aren agindupean, Banukasitarren tropak garaitu zituen, Valdejunquerako guduan (920). Mugako lurraldeetan, Iruñeko erregeak Naiara berriro konkistatu eta Viguerako gaztelua kristauentzat berreskuratu zuen. Banukasitarrak eta Banu Di-l-Nun familiako hainbat kide kartzelaratu zituen, Abd ar-Rahman III.a kalifa kordobatarraren esku-hartzea eragin zuena.[2].
Garapena
aldatuArib ibn Saad kronistari esker, kanpaina honen hainbat xehetasun ezagutzen ditugu, musulmanen iturriek kontatuta[2]. Abdal-Rahman III.ak apirila aldean utzi zuen Kordoba, Tuterara bidean. Bertan Muhammad al-Tuxibi eta beste gobernadore batzuk ezagutu zituen; hauek, tropa kopuru sendoa eskaini zioten. Uztailaren 10ean kristauen lurraldetan sartu ziren, Cárcar erasoz. Hortik Azkoienera joan ziren, jada kristauek hustuta zuten herria; baina, inguruan zeuden elikagai eta ondasun guztiak ezin izan zituzten eurekin eraman. Inguruko hainbat kobazulotan gordeta, gudaroste musulmanek gizonak hil eta umeak esklabo hartzeko aukera izan zuten[2]. Azkoienetik Faltzesera jo zuten, herriaren ingurua erre zuten eta ondasunak arpilatu. Faltzesetik Tafallako gaztelura jo zuten, garaiko kontakizunaren arabera janari eta aberastasun asko gordeta zituen lekua.
924ko uztailaren 17 edo 19an Abdal-Rahman III.aren gudarosteak Zarrakaztelutik (Qrqstal) Zangozara (Bashkunsa[oh 1][2]) abiatu ziren, ezezaguna den Markwir izeneko gune batetik; Irabururen ustez, hartutako bidea ez zen izan Aragoi ibaiarena, baizik eta Oibartik eta Kasedatik barrena, eta ez Galipentzutik[1]. Hurrengo hiru egunetan Zangozatik Irunberrira joan ziren, eta bertan guda bat izan zuten Erronkariko jendearekin, baina musulmanen kroniketan ez da batere aipatzen, liderraren gertuko bat hil zelako, ziurrenik Irati ibaia zeharkatuz (Hyga)[1]; lider hau Yakub ibn Abu Jalid Tubari izango litzateke[2], eta baliteke Erronkarik izan zituen eskubideak heriotza honi esker izatea[1]. Hurrengo etapak Irunberritik Leginera eta hortik Iruñera izan ziren. Iruñera iritsi zirenean, ez zegoen inor hirian, hustuta baitzegoen. Apezpikuak Leireko monasteriora ihes egin zuen, eta han izan ziren hainbat urtez[3]; hala ere hiria arpilatu zuten, eta eliza garrantzitsu bat suntsitu[2].
Iruñetik Peña Cais aldera joan ziren, egile batzuek Oskia aldera interpretatu dutena. Leku hau izan liteke Andiako mendilerroan dagoen Gaztelu mendira, Ab Asturica Burdigalam erromatar bidea jarraituz[1]. Bertan zegoen Orraregi edo Ollaregi izeneko gaztelua, dagoeneko hustua musulmanak iritsi zirenean. Edo, izan liteke Oskia bera, Garaix edo Garaino gisa izendatu den eskualdekoa, baita Ezkaba bera ere edo, azken hipotesi gisa, Arakilgo Ekai herriaren gaineko mendian egongo litzatekeen gaztelu bat (Gaztelu mendia bera izango litzatekeena)[1].
Edonola ere, suntsitu zuten gaztelu horretatik Argatik behera joan ziren Mañerurantz, Hrqla (Errekalde izeneko bidea edo Ukar izan daitekeena) eta Asariya (Sarria?) atzean utzita[2][1]. Antso I.a Gartzeitz erregeak, hainbat lekutan aurre egiten saiatu ostean, Jurramendin lortu zuen arabarrekin osatutako talde bat biltzea, baina taldea laster banatu zuten musulmanek[2]. Mañerutik, Sartagudara doan bide ezagunetik behera, Calahorraraino iritsi ziren kordobarrak.
Oharrak
aldatu- ↑ Bashkunsa hau, beste interpretazio batzuetan, Bizkaia gisa aditu da, Bizkaia ibarrari eta bertatik igarotzen den izen bereko ibaia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Iraburu Mathieu, José María. (1977). «Notas sobre la "Campaña de Pamplona" (año 924)» Príncipe de Viana 38 (146): 131–162. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
- ↑ a b c d e f g h Lacarra, Jose Maria. (1972). Historia política del Reino de Navarra. Aranzadi.
- ↑ Almech, Francisco Iñiguez. (1966). «El monasterio de San Salvador de Leyre» Príncipe de Viana 27 (104): 189–220. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).