Iruñeko armarria

Iruñeko ikur nagusia
Iruñeko armarria bandera
Iruñeko armarria bandera
Erabilera
[[Irudi:FIAV {{{erabilera}}}.svg|20px]]
Proportzioa {{{proportzioa}}}
Erabakia 1423ko irailaren 8a

Koloreak

Iruñeko armarriak honako deskribapen hau du:

« Iruñeko armarria honako pieza eta esmalteekin adierazia dago: atal urdinean, zilarrezko lehoia, goialdeko erdialdean urrezko errege koroa duelarik; inguruan Nafarroako armak ditu, ondo gorri gaineko urrezko kateak. Haiei Hiriko Urrezko Liburuan duke koroa gisa definitua den kanpaldeko apaindura edo tinbrea gehitzen zaie. »
[1]

Aldaerak aldatu

Normalki puntazko tinbre eta koroadun ezkutu gisa irudikatu ohi da, lis lore edota hiru hostodun lore itxurako lau lorehandi eta hiru loredun hirusta itxurako beste neurri txikiagoko loreekin batera (horietako bi besgi bistan daude), eta perla batez ordezkatuak egon daitezke.

Iruñeko Udalak ezkutu honetan oinarritutako itxura soilagoa duen logotipoa ere erabili ohi du. Iruñeko Udalak aldaera hau papelgintzan eta hiri-altzarietan eraibili ohi du.


Armarriaren aldaerak
       
Iruñeko Udalak 1995.
urterarte eta oraindik gaur
egun hiriko bandera gehienetan erabili ohi duen
aldaera klasikoa.
Iruñeko Udalak 1995-1999
bitartean erabili izan zuen
itxura biribilduko armarria.
Iruñeko Udalak ekitaldi protokolarioetan
erabili ohi duen aldaera.
Iruñeko Udalak papelgintza
eta hiri-altzarietan erabili
ohi duen aldaera

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu