Iruñeko Gotzain Jauregia

Donejakue bideko eraikina Iruñean

Gotzain Jauregia Iruñeko Alde Zaharrean dagoen XVIII. mendeko jauregi barroko bat da.

Gotzain Jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Iruñeko Alde Zaharra
Nafar bidea Nafar bidea
Gotzain Jauregiaren ikuspegia Santa Maria Erreala plazatik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′06″N 1°38′22″W / 42.81835°N 1.63934°W / 42.81835; -1.63934
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1732 - 1736
Inaugurazioa1737ko apirila
KomisarioaMelchor Angel Gutiérrez Vallejo (en) Itzuli
ElizbarrutiaIruñeko elizbarrutia
Iruñeko artziskiziak
Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-192
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
192
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokalekua aldatu

Santa Maria Erreala plazan dago, Iruñeko katedralarekin parez-pare, Iruñeko harresien mendebaldeko hormaren eta haren pasabidea den Barbazan Apezpikuaren ingurubidearen alboan.

Eraikina aldatu

Nahiz eta Iruñea bisigodoen garaitik gotzainen egoitza izan, Iruñeko gotzainak eraikin hau eraiki aurretik ez zuen bere berezko egoitzik izan. Nafarroako erregeek gotzainari San Pedroko Errege Jauregia utzi zioten, baina hika-mika luzeen ondoren XV. mendean itzuli beharra izan zuten. Ordutik aurrera eta eraikin hau eraiki arte gotzaina hainbat etxaldetan bizi behar izan zuen.

Eraikuntza lanak 1732an hasi eta 1736an amaitu ziren. Iruindar barroko eraikin edo lan nagusienetakoa da. Bere atari nagusia Santa Maria la Real plazan dago. Eraikina Erriberako jauntxoen egoitzen estilokoa da, behealdeko eta tarteko solairuetan harlanduzko oinaldea du, begibistako adreiluz jarraitua, teilatu-hegala arkudun areto batez koroatua dagoelarik. Solairu nobleak balkoi irtenak ditu.

Portada edo atariak protagonismo handia izanik, erdigunea adierazten du. Miguel Goienetak erretaula txiki baten itxuraz diseinatu zuen, bertan San Ferminen irudi bat dagoelarik. Konposizioa aldameneko aurrealdean ere errepikatzen da.

1973an eraikinaren zaharberritzea egin zen, betiere jatorriko barnealdea bere hartan mantenduz.

Erdi Aroan gaur egun plaza dagoen lekuan Judutegia zegoen, gune honetan sinagoga kokatua zegoelarik. XVI. mendean Mesedetako ordenak leku honetan bertan 1945. urterarte mantendu zen konbentu berri bat eraiki zuten, konbentua eraitsi zenean gaur egungo Santa Maria la Real plaza bilakatuz.

Ikus gainera aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


Kanpo estekak aldatu