Irrati libre komertziala

Irrati libre komertziala baimenik gabe emititzen duen irrati-mota da. Aditu batzuek irrati pirata deitzen dute. Irrati askeen ezaugarri batzuk partekatu arren -lizentziarik gabe emititzea edo egitura profesional sendoa ez izatea, besteak beste- ez ditu helburu berberak izaten. Izan ere, irrati libre komertzialek helburu ekonomikoa dute, eta horregatik baimena bilatzen dute, baita uhinetan puntu zehatza izatea ere. Maiztasunen banaketa onartzen duten arren, oraindik bat lortu ez dutelako libreki emititzen dute.

Kanpo estekak aldatu