Irmandiñoen matxinadak

Irmandiñoen matxinadak XV. mendean Galiziako Erresuman izandako bi matxinada izan ziren, nobleen eskubide feudalak amaitzeko helburua zutenak. Behe Erdi Aroko krisialdiko nekazal matxinadetako bat izan ziren,[1] kataluniar remencesen edo balear foráneoen antzekoa.[2] Atsekabea antolatzeko, nekazariek ermandadeak sortu zituzten.

Sandiásko gaztelua, Irmandiñoek 1467an suntsitua

Gaztelako koroari loturik zegoen arren, Galiziako Erresumak bere ezaugarri bereziak mantendu zituen; nekazale-gizartean feudalismoak izugarrizko boterea izaten zuen, jaun sekularra ala klerikoa izanik. Gainera, bere orografia menditsuak penintsulatik banatzen zion. Galiziako jauntxoek— Osoriotarrak Monforte de Lemosen eta Sarrian, andradetarrak Pontedeumen, moscosotarrak Vimianzon, eta abar— botere gehiegi zuten eta nekazariez abusatzen zuten.[3] Gauzak horrela, bitan matxinatu ziren basailuak: 1431 eta 1435 artean Fusquenlla ermandadea (galizieraz: Irmandade Fusquenlla) eta 1467 eta 1469 artean Irmandiñoen Gerra Handian (galizieraz: Grande Guerra Irmandiña). Arrakasta izan ez zuten arren, gaztelar erregeentzat deigarri izan ziren eta errege-erregina katolikoek hasitako zentralizazio-prozesuan handikien gehiegikeriak zigortuak izan ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Vicens Vives, Jaime. (1967). Approaches to the History of Spain. Berkeley: University of California Press, 76–79 or..
  2. Payne, Stanley G.. (1973). A History of Spain and Portugal. 1 Madison: University of Wisconsin Press, 175 or. ISBN 0-299-06270-8..
  3. MacKay, Angus. (1977). Spain in the Middle Ages: From Frontier to Empire, 1000–1500. New York: St. Martin's Press, 176–177 or. ISBN 0-312-74978-3..

Kanpo estekakAldatu