Ireki menu nagusia
Irlandar bouzouki.

Irlandar bouzoukia edota irlandar buzukia, Irlandako folk musikako pultsatutako hari instrumentu bat da. Berez, Greziako bouzoukiaren aldaera da, baina irlandar folk musikako abesti eta doinuei egokitua.

1960ko hamarkadaren erdialdera, Sweeney's Men taldeko Johnny Moynihan musikariak Irlandan bouzoukia ezagutzera eman zuen. Handik gutzira, 1969an, Andy Irvine musikariak Grezian igarotako oporraldi batean bouzoukia erosi eta bere bidaietatik itzultzean Dónal Lunny musikariari oparitu zion. Bi musikari hauek musika-tresna egokitu eta 1972an sortutako Planxty taldearekin batera Irlandan barna hedatu zuten.

Ikus gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandar bouzouki