Irene San Sebastián

txirrindulari espainiarra

Irene San Sebastián Lasa (Tolosa, Gipuzkoa, 1990eko otsailaren 21a - ) txirrindulari profesional ohia da. 2009an debutatu zuen, baina ez zuen lortu lehen posturik harik eta 2014an, Erasmus beka bati esker, Belgikara bizitzera joan eta Isorex Ladies Team taldean aritu zen arte. Haiekin hainbat garaipen lortu zituen amateur lasterketetan edo azpiko kategorietakoetan. Cholet-Pays de Loire lasterketan 8. geratzean, bere estreinako UCI puntuak lortu zituen. 2014an Espainiako Txapelketan 2. geratu zen, eta beste hainbat UCI puntu lortu zituen Erondegemse Pijl lasterketan.

Irene San Sebastián
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrene San Sebastián Lasa
JaiotzaTolosa1990eko otsailaren 21a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bizkaia-Durango 2013-2014
Debabarrena-Gipuzkoa 2009-2012
Isorex (en) Itzuli 2015eko ekainaren 1a-2015
 

2014a urte ona izan bazen ere, ez zuen Mundu Txapelketan parte hartu, espainiar sailkapeneko puntuaziorik altuena izan arren, Sheyla Gutiérrezekin parekatuta. Urte horretako abenduan erretiratu zen, karrerako proiektua bukatu ahal izateko.