Iratxe Ansa

gipuzkoar dantzaria eta koreografoa

Iratxe Ansa Santesteban (Donostia, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 20a) gipuzkoar dantzaria eta koreografoa da.[1] 2020an Espainiako Dantza Saria irabazi zuen interpretazioaren modalitatean.[2][3]

Iratxe Ansa

Bizitza
JaiotzaDonostia1976ko ekainaren 20a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaFrancisco Escudero Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa

Biografia aldatu

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan graduatu zen. Ondoren Alemaniara joan zen Stuttgarteko John Cranko Eskolan ikasketak jarraitzera.[3] 1993tik 2009ra, nazioarteko zenbait dantza-konpainiarekin lan egin zuen, hala nola Compañía Nacional de Danza, Lyon Opera Ballet, Basilea Ballet, Ballet Gulbelkian eta Nederlands Danse Theater. Ondoren, bakarkako karrera batean murgildu zen.

2009an Nederlands Danse Theatre utzi eta freelance moduan hasi zen tailer koreografikoak eskaintzen, proiektu espezifikoetan dantzatzen eta koreografiak sortzen.[1]

2019an Metamorphosis Dance konpainia sortu zuen Igor Bacovich dantzari eta koreografo italiarrarekin elkarlanean, eta Al desnudo lana sortu zuten.[4]

2020an Dantza Sari Nazionala eman zioten. Bere interpretazioagatik, epaimahaiak honako hau adierazi zuen:[5]

"Interprete gisa duen dimentsioa, bere lan fisiko hutsetik haratago distirarazten duena" eta "gorputza elikatzeko erabiltzen duen maisutasunagatik, teknika eboluzio konstante eta aldakor batean gainditzeko".

Koreografo gisa, Lines Ballet Junior Company, Lyon Balleteko Opera eta beste gala batzuetarako piezak sortu ditu.[3]

Sariak eta Aitorpenak. aldatu

  • Bi Benois de la Danse sari.[6]
  • Dantzari onenaren saria, Solo Tanz Nazioarteko Antzerki Jaialdian.[7]
  • Solo Tanz Nazioarteko Antzerki Jaialdian emandako Publikoaren Saria.[7]
  • Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteako Ibilbide Artistikoaren Saria.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Iratxe Ansa (Donostia, 1976)» Dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. Ugarte Irizar, Itziar. (2020-10-20). «Iratxe Ansak irabazi du Espainiako Dantza Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  3. a b c «Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria» Dantzan.eus 2020-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  4. Mallona, Olatz Enzunza. ««Dantzariok aktore fisikoak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «La errenteriarra Iratxe Ansa y Jesús Carmona, Premios Nacionales de Danza» El Diario Vasco 2020-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  6. «Iratxe Ansa — Danza.es» www.danza.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  7. a b (Gaztelaniaz) Yumpu.com. «iratxe ansa santesteban de la dantza al ballet - Errenteria» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).

Kanpo estekak aldatu