Irantzu Lekue

artista eta aktibista kulturala

Irantzu Lekue (Gasteiz, Araba, 1987ko abuztuaren 28a) artista garaikidea[1] eta aktibista kulturala da. Artibismoa eta arte irisgarria lantzen ditu bereziki, instalazio artistiko, bideoarte, margolan eta eskulturen bitartez.[2] Santander Fundazioko Videotalentos saria eta Aipamen bereia lortu zituen eta Fundacion Canal-eko Memorias fotograficas saria jaso du ere.

Irantzu Lekue

Bizitza
JaiotzaGasteiz1987ko abuztuaren 28a (36 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Facebook: Iralekue Twitter: Ira_Lekue Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Aurkeztutako azken lan eta erakusketen bidez, biolentzia matxista, feminismoa, oroimen historikoa eta arrazakeriaren inguruko hausnarketak plazaratu ditu, besteak beste. Aurreko garai batean ostera, barne sentimenduak izan zituen hizpide, identitatea, bakardadea, bullying-a edota bizitza eta heriotzaren inguruan lan eta gogoetak aurkeztuz.

Gasteizko Martxoak 3ko memoria gunean kokatutako eskultura da aurkeztutako bere azken artelana. 

Erakusketa kolektiboetan parte hartu izan du, Granadan, Valladoliden, Madrilen, Bilbon edota Gasteizen. Indibidualki, “Mientras hay vida…” eta “IndiaSensations” erakusketak aurkeztu ditu Gasteizko Montehermoso Kultur Gunean.

Artibismoa aldatu

 
Irantzu Lekue, sagarra eskuan duela, 2019ko otsailean.

#6000zpt[3] instalazio artistikoa aurkeztean, Gasteiz anitz eta koloredun baten aldeko manifestua[4] aurkeztu zuen Irantzu Lekuek. Gora Gasteiz! egitasmoaren baitan burutu zuen artibismo ekimen parte hartzailea[5].

« Diruak eta botereak agitzen duten garai hauetan, kontsumoa zorionerako osagai den honetan eta artea eta kultura beste esparru batzuen atzean geratu den honetan, zentzuari deiadar egin nahi diot. Artea ezinbestekoa da gure bizitzan sortzaile izatera, aukera desberdinak bilatzera eta arazo eta dilemak askatzera bultzatzen gaituelako. Pentsatzera eramaten gaitu, ikertzera, kezkak planteatzera eta aldi berean hauek askatzera. »


“Printzea eta herria”[6] manifestuak bi gai aztertzen zituen. Artea eta kulturaren egoeraren inguruko gogoeta plazaratzen zuen batetik eta, bestetik, Javier Maroto Gasteizko alkate ohiari kritika gogorra egiten zion hauteskunde atarian garatutako kanpaina “arrazista” eta baztertzailearengatik.

« Azken aurreko kalkulu politiko hau ez da berria. Sun Tzu-k baieztatu zuen gerraren artea azpijokoan datzala. Beranduago, XV. mendean Maquiavelok praktikan jarri zuen “ helburuak bidea justifikatzen duela” eta gero despotismo ilustratua etorri zen “ herriarentzat baina herria gabe” goraipatuaz. Ideia hauen nahasketatik Maroto eta Partido Popularraren boterera atxikitzeko azken trikimailua ateratzen da. Hemendik dator Gasteiz basamortu kultural, kolorerik eta usainik gabeko toki eta leinu gerran murgildua izan dadin jarraitzeko apustua. »

{{esaera2|Hiri honek greenetik gero eta gutxiago dauka eta grisetik are eta gehiago, “Printzea eta herria” instalazioa gurea denaren defentsaren alegoria da; aniztasunaren defentsa. Herria da “nahikoa da” esan behar duena, matxinatu behar dena, itotze hau ezin duena gehiago jasan.

#6000zpt aldatu

 
#6000zpt instalazio artistikoa

Instalazio artistikoa[7]. Gasteiztarrek artistari emandako zapatekin eginiko lana. Instalazioa Gasteizko erdiguneko Plazarik garrantzitsuenean burutu zen, Andra Mari Zuriaren Plazan. Goizeko zortzietan hasi zituen lanak Lekuek, zenbait kideren laguntzarekin. Andre Maria Zuriaren plazako Green Capital-aren belar eskultura izan zen abiapuntua. Bertatik, bi lerro abiarazi zituzten; irudika daitezkeen oinetako mota guztiak lerrokatuta sortutako marrak: haurren zapatatxoak, mendiko botak, takoidunak, txankletak, kirola egitekoak, etxekoak, txarolezkoak, hoteletako txinalak… Zapaten bidez forma organikoak irudikatu zituen Lekuek, bizirik dagoen organismo baten formak, alegia.

Euriaren etengabeko mehatxupean, zapata ilarak plazaren beheko partea hartuz joan ziren. Plaza bete, eta norabide zehatza hartu: udaletxerantz. Hara gerturatu ahala, kolore biziak beltzez tindatu ziren, udala seinalatzen zuen gezi beltz handi bat bihurtu arte. Mezua indartzeko, kolore askotako zapatak kokatu zituzten geziaren aurrean, udalaren politikei bizkarra emanez.

Hamaikak baino lehen, prest zegoen dena. Martxoaren 12an hasitako bidearen amaierara heldu zen Lekue. Orduan hasi zen herritarrek emandako zapatak biltzen, hiru aldarrikapen bateratzeko: arte eta kultura sortzaileen lana aldarrikatu eta horiei balioa eman; ekimen artistikoaren baliagarritasuna defendatu gizarte plural bat lortzeko; eta, azkenik, hiri plural bat aldarrikatu Maroto alkatearen jarreraren aurka.

Hamaikak pasatxo, Lekuek arte ekintza inauguratu zuen; Imanol Martinez Herviasek bi melodia jo zituen biolarekin, artelanaren parte gisa.

Zapata guztiak Caritas eta Afanis elkarteentzat izan ziren.

Krea eraikina aldatu

 
Vital Kutxaren Obra Sozialak artistaren aurkako salaketa jarri ostean, abiatutako elkartasun kanpainaren ostean, kendu egin zuen

Krea eraikineko rangolia aldatu

2014ko abenduaren 30ean, rangoli bat margotu zuen Krea Adierazpen Garaikide aretoan. Bi helbururekin egin zuen: Gasteizko eta Arabako kultura politiken «utzikeria» salatzeko eta IndiaSensations egitasmoa martxan jartzeko.[8]

Kutxabankek artista salatu zuen[9], baina artistak abiatutako kanpainaren[10]ostean, salaketa kendu zuen geroago.

Arte irisgarria edo arte inklusiboa aldatu

Lekuek garrantzi berezia ematen dio bere lana mugarik gabe zabaltzeari, eta zailtasun orori aurre egiteko bere ahalegina egiten saiatu da sorkuntzen bidez. Horregatik, arte irisgarri[11] edo arte inklusiboa[12] ari da lantzen. “Obra piktorikoak ikusi ezin dituen pertsona batek, adibidez, ezin du lan hori sentitu. Baina pertsona horrek berak artelanak hauteman ditzake bolumenarekin eta ehundurekin jolasteko aukera eskaintzen bazaio, soinuak eta usainak erabiltzen baditugu, eta artelanetara hurbiltzeko eta lan horiek ukitzeko baimena ematen badiogu”. Lan artistikoak urrunetik aztertzera behartu gaituztela salatzen du Lekuek, eta artearen “ikuspuntu esklusibista” horrekin bukatu nahi izan du, “artea pertsona guztiengana ailegatzeko eta, ikusmenaz gainera, beste zentzumen batzuk ere lantzeko”.

Eremu horretan, ikusleak artelan materiko-piktorikoak, argazkiak, bideoak, soinuak, Indiako objektuak, materialak, usainak eta eskulturak aurkituko ditu, besteak beste”. “Bisitariak usaintzera, ikustera, entzutera eta ukitzera” gonbidatzen ditu Lekuek arte irizgarri edo arte inklusiboaren bitartez.

IndiaSensations erakusketan, adibidez, Indian egindako marrazkiak berregin zituen irudiei bolumena emanez, ukimenaren bidez formak nabarmentzeko, horrela, “pertsona guztiei artea dastatzeko aukera eman nahian”. Eta ildo horri segika, arte irisgarria deritzonean murgildu dela adierazi du. Lekueren ustez, normalena museoetara joan eta ezer ukitzeko aukerarik ez izatea da, baina argi du berak artea guztion-tzat sortu nahi duela. Horregatik, “mugarik gabeko instalazio artistikoa” eraiki nahi izan du.

Lanak eta sariak aldatu

 
Murala Usurbilen

Sariak aldatu

2014
  • El poder de la naturaleza: lehen saria, Memorias Fotograficas lehiaketan. Antolatzailea: Fundación Canal eta Photoespaña.
2013
  • Huellas de identidad: lehen saria, Videotalentos lehiaketan. Antolatzaileak: Openbank eta Fundación Banco Santander.
2013
  • Un imaginario de la escultura: argazki finalista, Valladolideko Museo Nacional de Escultura museoan ikusgai.
2013
  • Lehen saria, Videotalentos lehiaketan. Antolatzaileak: Fundación Banco Santander eta Openbank.
2013
  • Beldur Barik lehiaketan, aipamen berezia.

Lanak aldatu

  • Alternatiben herria: arteak mundua alda dezake?. Bilbo. 2014-10-14.
  • IndiaSensations. Oihaneder kulturgunea, Gasteiz. 2015-10-11 / 2015/11/16.
  • Dancing 2 gether. Ignacio Aldecoa kultura etxea. Gasteiz. 2015-09-24 / 2015-09-26.
  • Pintzea eta Herria. Instalazio artistiko efimeroa, Gasteizko erdigunean. 2015-04-17.
  • ART MADRID. In/be/out/side art. Circulo de Bellas artes. Madril. 2015-02-01 / 2015-03-01.
  • Krea eraikinean Rangolia. Salaketa ekimena. Gasteiz. 2014-12-30.
  • Inmersiones jardunaldietako hizlari gonbidatua. Gasteiz. 2012-12-15.
  • Zuloa Irudian lan dosierraren erakusketa, Inmersiones 2012. 2012-11-15.
  • Sparks erakusketa. Fuencarral aretoa eta Plaza Callao (Madril). 2012-06-18.
  • Mientras hay vida. Oihaneder kulturgunea, Gasteiz. 2011.
  • Desde el cuerpo talde erakusketa, La batalla del cancer instalazioa. Centro Cultural Churriana de la Vega (Granada). 2008-06-28.
  • Desde el cuerpo erakusketa. Proceso de cicatrización serie piktorikoa. Centro Cultural Churriana de la Vega (Granada). 2008-06-28.
  • Decisión eskulturaren behin betiko instalazioa. Parque de Atarfe (Granada). 2008-06-20.

Erreferentziak aldatu

  1. kultura, EITB. (2015-12-14). «Irantzu Lekue: artista anizkoitza» EITB Kultura (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  2. Arruabarrena, Jone. ««Leku honek zerbait astindu zuen nire baitan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  3. Lekue, #6000zpt. (Bideoa) EITB: #6000zpt. (Noiz kontsultatua: 2015-02-15).
  4. Manifestua, Printzea eta herria. Printzea eta herria manifestua. (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  5. Lekue, Irantzu. (Bideoa) EITB: #6000zpt parte hartzea. (Noiz kontsultatua: 2015-02-15).
  6. (Gaztelaniaz) Printzea eta herria, instalazio artistikoa. Público: Printzea eta herria instalazio artistikoa. (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  7. Gora Gasteiz, Instalazio artistikoa. (2015-04-11). «#6000 zapata eta hamaika kolore hiri anitza margotzeko» Gara (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  8. Rejado, Jon. (2014-12-31). «Opa koloretsua mundu grisean» Berria.
  9. Kutxabank, Salaketa. Kulturak Gasteizen lekua behar duela berretsi du Lekuek. (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  10. Manifestua, Krea. (2015-09-18). «Krearen aldeko manifestua izenpetu dute Gasteizko hainbat kulturgilek» Gara (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  11. Lekue, Irantzu. (Bideoa) IndiaSensations: Arte irisgarria. (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).
  12. Indiatik datozen sentsazioak, IndiaSensations. (2015-11-01). «Indiatik datozen sentsazioak» Deia (Noiz kontsultatua: 2016-02-15).