Irakurketaren ulermen

Irakurrizko ulermen» orritik birbideratua)

Irakurrizko ulermena irakurtzen jakiteaz haraindi, pertsona batek irakurtzen duen testu baten esanahia ulertzeko ahalmenari deritzo, testuaren edukia interpretatuz eta aztertuz. Definizio horren baitan, irakurriaren ahalmenean irakurriz jasotako informazioa modu egokian dekodifikatu, eratu eta irudikatzea, testuaren informazioan oinarrituta erabaki zuzenak hartzea eta informazio adierazgarria aukeratzen jakitea barne hartzen dira, besteak beste. Ildo horretatik, irakurrizko ulermena bi ikuspuntu hauetatik azter daiteke: produktu edo emaitza moduan, pertsona batek irakurritako testua modu egokian ulertu eta gogoratu egiten duenean; eta prozesu moduan, irakurleak irakurritakoa barneratu eta prozesatzeko eragiketa mentalen multzo moduan.

Irakurrizko ulermen: pantailak, testu idatziak, hipertestuak, hizkuntza grafikoak...

Beste alde batetik, irakurrizko ahalmena, irakurtzen duen pertsonari zein irakurtzen den testuari dagokiola nabarmendu behar da; izan ere, testu bat ez ulertzearen kausa pertsonaren arazoa (dislexia, esaterako) zein testuaren akatsa izan daiteke. Irakurrizko ahalmena hezkuntza desegoki baten ondorioa ere izan daiteke, hizkuntza ondo ez jakitearen ondorioa.

Inferentzia aldatu

 
Testuingurua ezagutu eta hizkuntza jakin behar da testu labur hori ulertzeko. (Urtxintxa asko inguruan, nonbait, eta kontuz ibili behar, autoz horietako bat ez harrapatzeko).

Gaitasun handiko irakurleek testuetan dagoen informazioa ulertzeaz gain, informazio horretatik harago doazen hainbat kontu uler ditzakete. Testuinguru batean, ondo idatzitako testu batek gauza asko jakintzat eman ditzake eta ulermen gaitasun handiko irakurleek jakintzat ematen diren kontu horiek jakin jakingo ditu.

Adibide bat: iturri baten ondoan, idazkun batek: "Kontuz! Ez edan". Kultura horretan hazitako irakurle batek, hizkuntza ondo ulertzen badu eta ikusten badu idazkuna non dagoen kokatuta, ulertuko du iturri horretatik ateratzen den likidoa ez dela egoki animalien kontsumorako. Beste testuinguru batean, "Edanez gero, ez gidatu". Irakurtzen badu, hizkuntza eta kulturan hezitako edozein irakurlek ulertuko du gogoratzen zaiola ez dela batere komenigarri alkohol etilikoa duten edari kantitate batzuk edanez gero gidatzea.

Irakurle trebatu batek "edan" hitza dekodetu eta testuinguruaren laguntzarekin ondorioak ateratzen ditu, inferentziak egiten ditu.

Beste adibide bat: "Gaur goizean iratzargailuak jo ez, eta presaka-presaka ibili nauk. Kafea ia-ia dutxan hartu behar, gero korrika, autobusa galdu, euria, taxirik ez eta azkenean berandu eta blai eginda ailegatu nauk bulegora". Horrelako testu bat irakurrita, gaitasun handiko irakurle batek testuinguru kulturalak adierazten dituen eta testuak berak aipatzen ez dituen hainbat ondorio aterako ditu. Inferentziak egingo ditu. Testuingurua ezagutzen duen edozein irakurlek pentsa dezake, esaterako, protagonista dutxatik atera eta jantzi egin dela, eta gero aipatzea merezi ez duten beste gauza asko egin dituela, autobuserantz joan baino lehenago...

Testua noraino ulertu den galdetzeko, esate baterako, galdetu daiteke ea testuaren protagonista erretiroa hartu berri duen pertsona zaharra ote den, ala gazte langabetu bat ote den... Irakurle trebe batek, inferentziak egoki egiten dakien batek, testuak zehazki aipatzen ez badu ere, bi aukera horiek baztertuko ditu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu