Irakurketaren aldeko manifestua
Irakurketaren aldeko manifestua, gaztelaniaz Manifiesto por la lectura, Irene Vallejo Moreu idazle espainiarraren saiakera ospetsua da, 2020an plazaratuta. 2020ko otsailean, Espainiako Editoreen Gremioen Federazioak irakurketaren aldeko manifestu hau eskatu zion Vallejori, ahotsa izan zedin irakurketaren eta liburuaren Estatu Itunaren eskaerarekin batera.
Irakurketaren aldeko manifestua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Irene Vallejo Moreu |
Sorrera-urtea | 2020 |
Izenburua | Manifiesto por la lectura |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Euskarazko bertsioa Fernando Rey Escalera egin zuen eta 2024an argitaratu zen Pamiela argitaletxearen eskutik.
Edukia
aldatuBederatzi kapitulu laburretan zehar, guztiak ere literaturaren aldekoak, literatura, eta zehazki, ipuinak, babesleku bezala aurkezten zaizkigu lehenengoan; bigarrenean, ostera, literatura perspektiba hartzeko eta bakoitza bere baitara horren bilduta ez egoteko baliabidea dela azaltzen zaigu; hurrengoetan, gizakion hezkuntzaren, historiaren, komunikazioaren, edo are, memoriaren parte dela, besteak beste. «Irakurketak gure neuronen borborra eragiten du: Big Bang argitsu bat da gure adimenaren barrutian» dio egileak, zeren eta «irakurtzea ez da entzutea edo ikustea bezain pasiboa; irakurtzeak birsorkuntza eta eferbeszentzia mentala dakartza berekin».[1]
Guztiz dibulgatzailea izan nahi duen lengoaia batekin idatzita dago; igartzen da publiko zabal batengana heldu nahi izan duela egileak, eta guztien esperientzian eta kontzientzian hazka egin. Hala ere, ez dira falta literaturari indarra eta balioa ematen dioten aipamen jasoagoak, ezta testuartekotasuna elikatzen duten keinu literarioak ere. Dibulgatiboa izanda, baliabide estilistikoekin jolas egiten du Vallejok; ideia zehatz bati forma ematen dioten askotariko metaforak eta sinboloak ekartzen ditu etengabe. Hasieran, ideia beraren hainbat errealizazio eskaintzea interesgarria, are, estetikoa ere egin zaidan arren, bukaera partean, errepikakorra egin zait tonua, zenbaitetan, gehiegitxo aukeran.[1]
Liburuaren fitxa
aldatu- Egilea: Irene Vallejo
- Izenburua: Irakurketaren aldeko manifestua
- Orrialdeak: 64 or.
- Argitaletxea: Pamiela
- ISBN: 978-84-91724-07-0
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «'IRAKURKETAREN ALDEKO MANIFESTUA'», Nagore Fernández.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Jatorrizko liburuaren zatia.