Irakeko Kurdistan
Irakeko Kurdistan[1] (kurdueraz: ههرێمی کوردستان, Herêmî Kurdistan; arabieraz: إقليم كردستان العراق, Iqlīm Kurdistān Al-‘Irāq), ofizialki Kurdistan eskualde autonomoa,[1] Irakeko ipar-ekialdeko eskualde autonomoa da.[2] Hego Kurdistan (kurdueraz: باشووری کوردستان, Başûrê Kurdistanê) izenez aipatzen da maiz; izan ere, oro har kurduek lurralde hori Kurdistanen lau zatietako bat dela jotzen dute, Kurdistango beste zatiak izanik Ipar Kurdistan (Turkiako hego-ekialdean), Mendebaldeko Kurdistan edo Rojava (Siriako iparraldean) eta Ekialdeko Kurdistan (Irango ipar-mendebaldean).[3]
Irakeko Kurdistan | |||
---|---|---|---|
ھەرێمی کوردستان | |||
Ereserkia: Ey Reqîb | |||
| |||
Iraqi Kurdistan in Iraq (de-facto and disputed hatched).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Arbil 36°11′28″N 44°0′34″E | ||
Hiririk handiena | Hewlêr | ||
Azalera | 40.643 | ||
Kontinentea | Asia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Demokrazia parlamentarioa | ||
Presidentea | Postu hutsa1 | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 6.171.083 | ||
Dentsitatea | 131,69 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1991 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +964 | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .krd | ||
gov.krd |
Mugakide ditu ekialdean Iran, iparraldean Turkia, mendebaldean Siria eta hegoaldean Irakeko gainerako lurrak. Hiriburua Arbil du, kurdueraz Hewlêr dena. Ofizialki Kurdistango Eskualdeko Gobernuak zuzenduta dago eta barnean hiri Irakeko probintzia ditu (Arbil, Dahuk eta Sulaimaniya).
Hiri nagusiak:
Hiria | Biztanleria | Probintzia |
---|---|---|
Hewlêr | 1.293.839 | Arbil |
Silêmanî | 1.190.251 | Sulaimaniya |
Dihok | 950.000 | Dahuk |
Zaxo | 336.129 | Dahuk |
Kelar | 226.000 | Sulaimaniya |
Rewandiz | 102.399 | Arbil |
Helebce | 110.824 | Sulaimaniya |
Sêmêl | 100.995 | Dahuk |
Ranye | 130.257 | Sulaimaniya |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Viviano, Frank. (2006). «The Kurds in Control» National Geographic (Washington Hiria).
- ↑ (Ingelesez) Kurdish Awakening: Nation Building in a Fragmented Homeland, (2014), by Ofra Bengio, University of Texas Press
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Irakeko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |