Irainen oparia, Zen eskola budistaren alegia bat da.

Istorioa aldatu

«

Tokiotik hurbil samurai handi bat bizi zen, jada agurea, eta orduan gazteei zen budismoa irakastera eskainia. Adindua izan arren, oraindik edozein arerio garaitzeko gai zelako kondaira zegoen.

Arratsalde batez, bertan inongo eskrupulurik ez izatearen ospea zuen gerlari bat agertu zen. Probokazioaren teknika erabiltzeagatik ospetsua: bere arerioak lehen mugimendua egin zezan zain egoten zen, eta besteek egiten zituzten hutsegiteez jabetzeko adimen pribilegiatuduna, abiadura hilkorraz kontraerasotzen zuen.

Gerlari gazte eta egonarri gutxikoak ez zuen inoiz borroka bat bera ere galdu. Samuraiaren ospeari buruz jakitun zenez, berau garaitu eta bere ospea areagotzeko bertaratu zen.

Ikasle guztiak ideia horren aurka azaldu ziren, baina zaharrak erronka onartu zuen.

Denak hiriko plazara joan eta gaztea maisu zaharra iraintzen hasi zen. Bere norantzan hainbat harri jaurti, aurpegira txistua bota eta ezagutzen diren irain guztiak oihukatu zizkion, bere arbasoak ere laidoztatuz. Ordu luzez samuraia probokatzeko ahaleginak egin zituen, baina zaharra sorgor mantendu zen. Arratsaldearen amaierarako, nekatua eta umilatua sentituz, gerlari gazte oldarkorra erretiratu egin zen.

Ikasleak maisuak irainak eta probokazioak nola onartu zituen ikusi ondoren dezepzionaturik, honakoa galdetu zioten:

– Nola da posible horrenbeste itxuskeri onartu izana? Zergatik ez duzu ezpata erabili, borroka gal zenezakela jakin arren, gure aurrean koldar agertu beharrean?
– Norbait zuregana opari batekin hurbiltzen bada, eta zuk onartzen ez baduzu, norena da oparia? - galdetu zien samuraiak.
– Ematen saiatu zenarena – erantzun zuen bere ikasleetako batek.
– Ba inbidia, amorrua eta irainekin berdin – esan zuen maisuak. – Onartuak ez direnean, aipatu dituenak bere gain edukitzen jarraitzen ditu.[1]

»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu