Ireki menu nagusia

Permeabilitate magnetiko

Substantzia batek edo ingurune batek eremu magnetiko bat (eremu magnetikoaren fluxuaren lerroak) aldatzeko (erakartzeko eta bere barnean pasarazteko) duen ahalmena. Substantzia baten propietate magnetikoak ezaugarritzen dituen parametroa da.
Iragazkortasun magnetiko» orritik birbideratua)

Permeabilitate magnetikoa substantzia batek eremu magnetikoak erakartzeko eta bere barnetik pasaarazteko daukan gaitasuna da. Eremu magnetikoaren intetsitatea eta indukzio magnetikoaren arteko zatidura moduan ezagutzen da.

Permeabilitate absolutuaAldatu

Permeabilitate absolutua μ ikurraz idatzi ohi da eta eremu magnetiko batean material baten magnetizazioa adierazten du.

 
 : indukzio magnetikoa edo fluxu magnetikoaren dentsitatea materialean
 : eremu magnetikoaren intentsitatea

Permeabilitate magnetikoa hutseanAldatu

Hutsak daukan permeabilitate magnetikoa da (askotan airearena adierazteko ere erabiltzen da antzekoak baitira). μ0 ikurraz adierazten da eta batzuetan konstante magnetikoa ere esaten zaio. Bere balioa hurrengoa da:

 

 : Newton, indarraren ikurra
 : Anpere, intentsitate elektrikoaren ikurra

Honako propietate hau betetzen du:

 
 : permitibitate elektrikoa
 :argiaren abiadura hutsean

Permeabilitate erlatiboaAldatu

Permeabilitate absolutua kalkulatzeko ( ), modu zuzenetaz gain; hutsaren permeabilitateari ( ) permeabilitate erlatiboa ( ) biderkatu iezaioke.

 

Materialen propietate magnetikoak deskribatzeko permeabilitate magnetiko erlatiboaren baloreen arabera sailkatzen dira, materiala beraren propietatea baita. Hiru talde garrantzitsu daude sailkapen honetan:

  • Diamagnetikoak: Permeabilitate magnetikoa erlatiboa 1 baino askoz ere txikiagoa denean
  • Paramagnetikoak: Permeabilitate erlatiboak 1 inguruko balorea daukanean
  • Ferromagnetikoak: Permeabilitate magnetiko erlatiboa 1 baino askoz ere handiagoa denean