Irabazi arte! (telesaila)

Irabazi arte (telesaila)» orritik birbideratua)

Irabazi arte! ETB 1eko nerabeentzako telesaila da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Euskaraz emititzen da, ostiraletan 21:00ean, Go!azen telesailaren ordutegi berean.

Irabazi arte! (telesaila)
Jatorria
IzenburuaIrabazi arte!
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoagazteentzako telebista saioa
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2022ko otsailaren 11
Argumentu nagusiaemakumezkoen futbola

Filmaffinity: 309815 Edit the value on Wikidata

Karetako abestia Chill Mafia kolektibo nafarreko Irenek, Kiliki Frexkok eta Suneok egin zuten.[1]

2020-2021 ikasturtean Go!azen 7.0 denboraldiak beherakada nabarmena jasan zuen. Audientzia datuak jaitsi ziren eta ondorioz Euskal Telebistak, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen. Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! telesailaren lehenengo denboraldia. Irabazi arte! 2022ko otsailaren 11an estreinatu zen. eta 2022ko apirilaren 1ean bukatu.

Ikasturte hartan, bai Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.

Bigarren denboraldia 2023ko otsailaren 10ean estreinatu zen, audientzia datu onak eskuratuz. Izan ere, urte horretako Go!azen 9.0 denboraldiak baino audientzia hobea izan zuen.

Hirugarren denboraldia 2024ko otsailaren 9an estreinatu zen eta urte horretako apirilaren 19an amaitu zen.

Laugarren denboraldia 2025eko otsailaren 21ean hasi zen eta urte horretako maiatzaren 2an amaitu zen. Makusi plataforman ordea, otsailaren 14an hasi zen eta apirilaren 25ean amaitu zen.

Bostgarren denboraldia 2026ko otsailean hasiko da.

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1. denboraldia (2022)

aldatu

Kataluniatik Euskal Herrira itzultzen den familia baten istorioa kontatzen du. Familiako alabak futbolean jokatzen zuen Katalunian, eta Euskal Herrian hala jarraituko du.[2] Erronka berriak izango ditu Arenek (Sua Enparantza), Jose Mari aitonarekin (Jose Ramon Soroiz) bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean. Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko.[3]

2. denboraldia (2023)

aldatu

Ekipora datorren Esti (Nahia Lacalle) Printzesa berriak neskak aztoratuko ditu, sekretu asko ezkutatzen baititu. Entrenatzaile berria ere ezagutuko dugu, Eunate (Dorleta Urretabizkaia), izotza bezain hotza den jokalari ohia; eta akabo Printzesen ekipo ahul eta kaotikoa: hainbeste kostata sortutako taldea gora egiten ikusiko dugu aurten. Printzesek Liga irabaztea izango dute helburu, baina, agian, Arene gabe lortu beharko dute. Izan ere, Arene (Sua Enparantza) ez da batere ondo konpontzen Eunate entrenatzaile berriarekin.

Zelaitik kanpo ere aldaketa ugari izango dira. Denboraldi berri honetan neska-mutilak helduagoak dira eta hori haien arteko harremanetan nabarituko da. Erromantze eta harreman berriak sortuko dira, eta hasieran taldekide soilak ziren neskak benetako lagunak egin direla ikusiko dugu. Lilik (Joana Garitano) ere bere erronka propioari egingo dio aurre: benetako lagun bat izatea zer nolakoa den jakingo du Malenekin (Joan Bailador)

3. denboraldia (2024)

aldatu

Hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon (Aritz Basterra), istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets (Ibai Ugarte), azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatzek (Ainhoa Aizpitarte) bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko ditu Gorkarekin (Ander Rovira) duen bikote harremanean. Lili (Joana Garitano) eta Malen (Joan Bailador) nerabetasunaren fasean sartuko dira, eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da: Alaitz (Angela Lopez), Noraren (Nahia Sillero) etsaia bihurtuko den neska.

4. denboraldia (2025)

aldatu

Denborak aurrera egin du, Arene (Sua Enparantza) guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek (Angela Lopez), Printzesen kontrol osoa du eta ez hori bakarrik, Jon (Aritz Basterra) eta bera elkarrekin dabiltza. Nola izan liteke? Zer gertatu ote da hilabete hauetan? Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder (Iker Barandiaran) izeneko ikasle berri bat agertuko da, denentzat ezezaguna, Arenerentzat izan ezik...

Denboraldiak

aldatu
Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 8 2022ko otsailaren 11a 2022ko apirilaren 1a 30.000 %4,8 (%12,1)
2 8 2023ko otsailaren 10a 2023ko martxoaren 31a 21.000 %3,6
3 10 2024ko otsailaren 9a 2024ko apirilaren 19a --- ---
4 10 2025eko otsailaren 21a 2025eko maiatzaren 2a --- ---
5 10 2026ko otsailean
Guztira 2022ko otsailaren 11a Emisioan

Audientzien eboluzioa (2 denboraldiak)

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

aldatu

1. denboraldia (2022)

aldatu
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 Ongi etorri 2022ko otsailaren 11a 37.000 %6,6 (%17,5)
2 2 Printzesak 2022ko otsailaren 18a 25.000 %3,9 (%9,2)
3 3 Lagun berriak 2022ko otsailaren 25a 29.000 %4,6 (%9,7)
4 4 Zorionak zuri 2022ko martxoaren 4a 14.000 %2,3 (%6,7)
5 5 Kapitainak 2022ko martxoaren 11a 26.000 %3,9 (%10,3)
6 6 Gezurrak 2022ko martxoaren 18a 38.000 %5,5 (%13,6)
7 7 Egiak 2022ko martxoaren 25a 30.000 %5,0 (%13,8)
8 8 Irabazi ala galdu 2022ko apirilaren 1a 40.000 %6,3 (%16,2)

2. denboraldia (2023)

aldatu
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
9 1 Sorpresak 2023ko otsailaren 10a 31.000[4] %5,0 (%12,5)
10 2 Maitasuna eta futbola 2023ko otsailaren 17a 21.000 %3,6 (%9,0)
11 3 Zalantzak 2023ko otsailaren 24a 18.000 %2,9 (%6,3)
12 4 Iruzurrak 2023ko martxoaren 3a 36.000 %6,3 (%10,9)
13 5 Burua ala bihotza 2023ko martxoaren 10a 11.000 %2,1 (%4,3)
14 6 Jolas arriskutsuak 2023ko martxoaren 17a 7.000 %1,2 (%3,9)
15 7 Izarrak aurrez aurre 2023ko martxoaren 24a 24.000 %4,1 (%8,1)
16 8 Egia biluzik 2023ko martxoaren 31a 19.000 %3,4

3. denboraldia (2024)

aldatu
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
17 1 Bizitzak aurrera egin behar du 2024ko otsailaren 9a --- ---
18 2 Bakea nahi baduzu, gudarako prestatu 2024ko otsailaren 16a 16.000 ikusle %2,8
19 3 Maitia eta tristia, tristia eta maitia 2024ko otsailaren 23a --- ---
20 4 Kanpora! 2024ko martxoaren 1a --- ---
21 5 Begiak ireki! 2024ko martxoaren 8a --- ---
22 6 Tranpa 2024ko martxoaren 15a --- ---
23 7 Dena ondo dago 2024ko martxoaren 22a 22.000 ikusle %3,7
24 8 Has dadila festa 2024ko apirilaren 5a --- ---
25 9 Carpe Diem 2024ko apirilaren 12a --- ---
26 10 Akabo 2024ko apirilaren 19a --- ---

4. denboraldia (2025)

aldatu
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
27 1 Jolastu behar dugu 2025eko otsailaren 21a --- ---
28 2 Hauteskundeak 2025eko otsailaren 28a --- ---
29 3 Garai berri bat 2025eko martxoaren 7a --- ---
30 4 Gora egin du apustuak 2025eko martxoaren 21a --- ---
31 5 Bai, baina ez 2025eko martxoaren 28a --- ---
32 6 Susmoak 2025eko apirilaren 4a --- ---
33 7 Arre ala so 2025eko apirilaren 11a --- ---
34 8 Bihotza buruaren kontra 2025eko apirilaren 18a --- ---
35 9 Maskarak kanpora 2025eko apirilaren 25a --- ---
36 10 Denak gara bideoko neska 2025eko maiatzaren 2a --- ---

Aktoreak eta pertsonaiak

aldatu

Hauek dira Irabazi Arteko teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.

     = Pertsonaia nagusia
     = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batean edo batzuetan)
Pertsonaia Aktorea Denboraldiak
1 denboraldia 2 denboraldia 3 denboraldia 4 denboraldia
Arene Lizarralde Tusquets Garai Sua Enparantza Nagusia
Peio Lizarralde Garai Alvaro Garayalde Nagusia
Jose Mari Lizarralde Jose Ramon Soroiz Nagusia
Lili Lizarralde Tusquets Garai Joana Garitano Nagusia
Mireia Tusquets (Arene eta Liliren ama) Amaia Ruiz De Galarreta Gonbidatua
Nora Nahia Sillero Nagusia
Itsaso Zabalegi Ane Garmendia Nagusia
Leire Ane Iturrate Nagusia
Olatz Ainhoa Azpitarte Nagusia
Jon Aritz Basterra Nagusia
Amets Zabalegi Ibai Ugarte Nagusia
Gorka Ander Rovira Nagusia
Ane Aranburu Patricia Urrutia Nagusia
Martxelo Zabalegi Eriz Alberdi Nagusia
Idoia Tessa Andonegi Nagusia Gonbidatua
Malen Zubieta Mendizabal Joan Bailador Nagusia
Jose Luis Larrauri "Larra" Iker Galartza Nagusia Gonbidatua Nagusia
Esti Otadui Nahia Lacalle Nagusia
Mikel Iñigo Larrinaga Gonbidatua Nagusia
Eunate Otadui Dorleta Urretabizkaia Nagusia
Luka Oihan Carramiñana Gonbidatua Nagusia Gonbidatua
Alaitz Angela Lopez Nagusia
Kepa Ugaitz Amundarain Nagusia
Urko| Iñigo Gastesi| Nagusia
Galder Iker Barandiaran Gonbidatua Nagusia
  1. EiTB. (2022/01/21). "Irabazi Arte" fikzio berria aurkezteko lau aurrestreinaldi antolatu ditu EITBk hiriburuetan. .
  2. «Telesail berriak «EITBren balioei» lotuta egingo dituzte» Berria 2022-01-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. «Irabazi arte» Donostiako Zinemaldia.
  4. «https://twitter.com/Dos30TV/status/1624315988299640832» Twitter (kontsulta data: 2023-02-20).