Ipuin harrigarriak 1980. urtean haurrentzako egindako euskal ipuin tradizionalen bilduma izan zen. Elkar argitaletxeak argitaratu zituen.

Ipuin harrigarriak
Datuak
Idazlea (1980)
GeneroaIpuinak
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaAngel Vadillo
BildumaSorgin
Orrialdeak80
ISBN978-84-85485-40-6

Jose Migel Barandiaranek bildutako ipuinak izan ziren, Margarita Altunak egokitu eta Angel Vadillok ilustratu zituztenak[1]. 1982 eta 1985 artean Irakasleen Elkarteak bultzatuta Elkar argitaletxeak lau liburuki berri atera zituen eta bildumari Resurreccion Maria Azkuek jasotako ipuinak gehitu zitzaizkion. Angel Vadillok ilustratu zituen guztiak.

2005. urtean Berria egunkariak argitalpen berria egin zuen[2]. Mitxel Muruak idatzi zituen eta Joxantonio Ormazabalek ipuin batzuk egokitu zituen[3] eta Angel Vadilloren ilustrazioak mantendu ziren[2].

1980ko edizioa aldatu

Elkar argitaletxeak Ipuin harrigarriak 1 izenarekin argitaratu zuen eta hamar ataletan zortzi ipuin bildu zituen:

1983ko edizioa aldatu

Lau liburuki argitaratu zituen Elkarrek berriz, aurrez aipaturiko ipuinekin eta beste berri batzuekin.

2005eko edizioa aldatu

Berria egunkariak argitaratu zituen zortzi liburukitan.

  • Ipuin harrigarriak 1:
    • Kastillopranko
    • Biribil-biribilak
  • Ipuin harrigarriak 2:
    • Dar dar
    • Ondo eginaren ordaina
  • Ipuin harrigarriak 3:
    • Gatza ala erregea
    • Biziak ezagutzeko hil
  • Ipuin harrigarriak 4:
    • Zapatari asmatzailea
    • Zerraldoan bizirik
  • Ipuin harrigarriak 5:
    • Ikazkina eta heriotza
    • Besterik ez bezalako kapera
  • Ipuin harrigarriak 6:
    • Estudiante tonto
    • Ezkonberriak
  • Ipuin harrigarriak 7:
    • Kanillo arrantzalea eta Kanillotxiki
    • Zeruko berriak
  • Ipuin harrigarriak 8:
    • Pepetxu eta Popatxu
    • Kardulatza salatari

Erreferentziak aldatu

  1. «Ipuin harrigarriak 1 - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  2. a b «Ipuin harrigarriak - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  3. «Angel Vadillo» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «datos.bne.es» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).

Kanpo estekak aldatu