Ipar itsasoa

itsaso
Iparraldeko Itsaso» orritik birbideratua)

Ipar itsasoa[1] Ozeano Atlantikoaren ipar-mendebaldean kokatutako itsasoa da, Norvegia eta Danimarkako kostak ekialdean, Britainia Handiko irlak mendebaldean eta Alemania, Herbehereak, Frantzia eta Belgika hegoaldean dituena. 960 kilometro luze eta 580 kilometro zabal da, eta 570.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Ipar itsasoa
OzeanoaOzeano Atlantikoa
KontinenteaEuropa
Koordenatuak56°N 3°E / 56°N 3°E / 56; 3
Azalera570.000 km²
Luzera960 km
Zabalera580 km
Sakonerabatez bestekoa: 95 m
handiena: 700 m

Skagerrak itsasartearen bidez, Ipar itsasoa eta Baltikoa lotzen dira, Danimarka, Norvegia eta Suediaren artean. Hegoaldean Atlantikoarekin bat egiten du Calaisko itsasartearen bitartez, eta iparraldean Norvegiako itsasoan zehar, tartean Shetland uharteak daudelarik.

Arrantzagune nagusi izan da (bakailaoa, sardinzarra).

Gaur egun garrantzi handiagoa dute 1970ean han aurkitu ziren petrolio eta gas natural hobiek[2].

Ibaiak aldatu

Hemen itsasoratzen diren ibaien artean Herbehereetan Rhin dugu (Rotterdam altueran) eta Mosa, Alemanian Elba (Cuxhaven), Weser (Bremerhaven) eta Ems (Emden), Ingalaterran bestela Tamesis (Essex), Tweed ibaia (Northumberland), Tyne (Tyne eta Wear) Tees (Middlesbroughetik gertu) eta Humber (Yorkshire), Eskozian Spey ibaia (Morayko fiordoa), Don eta Dee (Aberdeen), Tay (Perth eta Dundee), Forth (Fortheko fiordoa) ditugu. Belgika eta Herbehereen artean, azkenik, Eskalda ibaia itsasoratzen da.

Mantxako kanala aldatu

Mantxako kanalak lotzen ditu Ipar itsasoa ekialdean eta Ozeano Atlantikoa mendebaldean, Calaisko itsasartearen bitartez, lehen aipatu bezala. Ingalaterrako kostaldeak iparraldean eta Frantziakoak hegoaldean mugakide ditu.

Wadden itsasoa aldatu

Herbehereetako, Alemaniako eta Danimarkako kostaldeetan zabaltzen da Wadden itsasoa, UNESCOk izendatu duena Gizadiaren Ondaretzat eta Ramsar lekuak barne hartzen dituena. Frisiako uharteak muga naturala dira eskualde honen eta Ipar itsaso zabalaren artean.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu