Ipar Sumatra

Ipar Sumatra (indonesieraz: Sumatera Utara) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sumatra uhartearen iparraldean dagoena. 72.981 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 14.565.339 biztanle zituen[1]. Hiriburua Medan da.

Ipar Sumatra
Sumatera Utara
 Indonesia
Lake Toba, Sumatra.jpg
Flag of North Sumatra.svg North Sumatra coa.png
Administrazioa
Estatua  Indonesia
ISO 3166-2 ID-SU
Hiriburua Medan
governor of North Sumatra (en) Itzuli Tengku Erry Nuradi (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 2° N, 99° E / 2°N,99°E / 2; 99Koordenatuak: 2° N, 99° E / 2°N,99°E / 2; 99
Indonesia, North Sumatra.png
Azalera 72.981 km²
Mugakideak Aceh, Riau eta Mendebaldeko Sumatra
Demografia
Biztanleria 14565339 bizt. (2014[1])
Dentsitatea 199 bizt/km²
Informazio gehigarria
Talde etnikoak Batak (%42; Batak Toba, Mandailing, Dairi, Karo), javatarrak (%33), nias (%6), malaysiarrak (%5), minangkabautarrak (%3)
Hizkuntza ofiziala Indonesiera
www.nad.go.id

GeografiaAldatu

Ipar Sumatra Indiako ozeanoaren eta Malakako itsasartearen artean dago. Iparraldean Aceh probintzia du mugakide, eta Riau eta Mendebaldeko Sumatra hegoaldean. Probintziaren zati handi bat ordokia da, eta bertan dago Medan hiriburua. Hegoaldean eta mendebaldean mendiak daude; han dago Toba aintzira, antzinako sumendi-galdara batean sortua, inoiz izan den sumendi eztanda handienetako batean. Nias, Tanah Bala, Tanah Masa eta Pini uharteak ere probintzia honetan daude.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Kode dan Data Wilayah Administrasi Pemerintahan (Permendagri No.56-2015). kemendagri.go.id . Noiz kontsultatua: 2016-8-25.

Kanpo estekakAldatu