Ipar Brigadak

talde ultra

Ipar Brigadak izeneko talde ultra faxista 1989an sortu zen, Real Sociedad futbol taldearen zenbait zaleri esker.

Ipar Brigadak
Datuak
MotaUltra
IdeologiaNeonazismoa
Historia
Sorrera1989
Desagerpena1991

Ibilbide laburra izan zuen, 1991n desegin baitzen gainerako zaleen arbuioak bultzatuta. Taldeak iraun zuen bi urte horietan zeresan handia eman zuen haren mezu arrazistak zirela. Argia aldizkariak argitaratutako erreportaje batean, taldeko kideek ijito eta beltzei "gorroto" zietela adierazten zuten, eta inoiz pankarten bidez mezu arrazista eta xenofoboak zabaldu zituzten: Betisek Atotxako futbol zelaian jolastu zuenean, Andaluziarrak afrikarrak leloa zuen pankarta eskegi zuten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. H, G.. «Ipar Brigadak taldea, arrazakeria euskal zelaietako harmailetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).