Ion Beitia (Gueñes, 1947Bartzelona, 2016ko maiatzaren 4a) bizkaitar dantzari eta dantza maisua izan zen.[1]

Ion Beitia
Bizitza
JaiotzaGueñes, 1947
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona2016ko maiatzaren 4a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta ballet-irakaslea

Biografia aldatu

Familia apal baten semea, Valentina Grigorieva irakasleak balleterako aurkitu zuen bost urterekin, berak gobernatzen zuen umezurztegian.[2] Gaztetan, euskal dantzekiko interesa piztu zitzaion eta Olaeta Balletetan sartu zen.[1] Haiekin etxetik kanpo bidaiatu zuen eta New Yorken bizi zen (1964),[2] non bere lanak hainbat konpainien arreta erakarri zuen. Joffrey Balletaren parte izan zen.[1] 1970eko hamarkadaren erdialdean izandako lesio baten ondorioz, ezin izan zuen dantzari gisa jarraitu, eta, ondorioz, EUskal Herrira itzuli zen, ezkondu egin zen eta dantza eskola bat ezarri zuen Leioan.[1][2] Muntaia batzuek arrakasta berezia izan zuten Euskal Herritik kanpo, baina Euskal ballet konpainia bat sortzeko proiektuak talka egin zuen folklore tradizionalari eutsi behar zitzaiola uste zutenen aurkakotasunarekin.[2] Euskal dantzari asko, eta bereziki bizkaitarrak, Leioako gela haietatik igaro ziren, Asier Uriagereka, Javier Amo, Leire Ortueta eta Mikel Jauregi, besteak beste.[1] Azkenik, Beitiak irakasle gisa jarraitu zuen 'Aules de Barcelona'n[2] eta Madrilen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Arantzibia, Iratxe. (2016-5-8). «Fallece Ion Beitia, el maestro de las figuras vizcaínas de la danza» El Correo.
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2006/10/09). «El bailarín que salió del orfanato» El País.


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.