Intimitatea (Deluc)

Margolana

Intimitatea. Neskak pianoan (frantsesez: 'Intimité') Gabriel Deluc margolari lapurtarraren margolana da, 1906an egina.[1] Olioa mihise gaineko teknika erabili zuen. Urte berean Parisko Saloian aurkeztu zuen, aipamen eta 500 liberako saria jasoz. Dimentsioak: 135x230 zm.[2]

Intimitatea (Deluc)
Jatorria
Sortzailea(k)Gabriel Deluc
Sorrera-urtea1906
IzenburuaIntimité
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak135 (altuera) × 230 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Kokapena
LekuaBaiona
BildumaLéon Bonnat museoa

Azterketa aldatu

Etxe burges baten barruko giro beroa erakusten digu margolanak. Emakumeak etxeko giroan artistaren gai nagusietariko bat izan zen. Eszenan argi-ilunak dira nagusi: argia bi lanparetatik sortzen da baina ez da nahikoa saloi osoa argitzeko. Eszenan emakumeak bakarrik agertzen dira. Sei dira. Gazteenak pianoaren inguruan dauden musika egiten. Beste bi, helduagoak aparte daude, iluntasunean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu